Ezkutuko paragrafoak

Ezkutuko paragrafoak erakutsi edo ezkutatzen ditu. Aukera horrek ezkutuko paragrafoen pantailako bistaratzeari bakarrik eragiten dio, eta ez ezkutuko paragrafoen inprimatzeari.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Ikusi - Ezkutuko paragrafoak


Ohar-ikonoa

Eginbide hau gaitzeko, aukeratu - LibreOffice Writer - Formateatzeko laguntza, eta ziurtatu Bistaratu ataleko Ezkutuko paragrafoak kontrol-laukia hautatuta dagoela.


Erabili "Ezkutuko paragrafoa" eremu-komandoa paragrafo bat ezkutatzeko bete beharreko baldintza esleitzeko. Baldintza betetzen bada, paragrafoa bistaratu egingo da.

Paragrafo bat ezkutatzean, paragrafoko karaktereetara ainguratuta dauden oin-oharrak eta markoak ere ezkutatu egiten dira.