Erregelak

Azpimenu bat dauka erregela horizontal eta bertikalak erakutsi edo ezkutatzeko.

Erregelak

Erakutsi edo ezkutatu erregela horizontala eta, aktibatuta badago, erregela bertikala. Erregela horizontala marjinak, tabulazio-geldialdiak, koskak, ertzak edo taulako gelaxkak doitzeko erabili daiteke, bai eta objektuak orrian antolatzeko ere.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Ikusi - Erregelak - Erregelak


Erregela bertikala

Erakutsi edo ezkutatu erregela bertikala. Erregela bertikala erabil daiteke marjina bertikalak, taulako gelaxkak eta orriko objektuen altuerak doitzeko.