Oin-oharrak/Amaiera-oharrak

Hautatutako oin-oharra eta amaiera-oharraren aingura editatzen du. Egin klik oin-oharra edo amaiera-oharraren aurrealdean, eta aukeratu komando hau.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Editatu - Oin-oharrak


Oin-oharraren edo amaiera-oharraren testua editatzeko, egin klik oin-oharraren eremuan, orrialdearen behealdean edo dokumentuaren amaieran.

Ohar-ikonoa

Oin-oharraren edo amaiera-oharraren testura azkar joateko, egin klik dokumentuko oharraren ainguran. Kurtsorea markatzailearen aurrean edo atzean ere koka dezakezu, eta gero, sakatu Ctrl+Shift+PgDn. Oharraren aingurara itzultzeko, sakatu PgUp.


Numerazioa

Hautatu oin-oharraren edo amaiera-oharraren numerazio mota.

Automatikoa

Elkarren ondoko zenbakiak esleitzen dizkie, automatikoki, txertatzen diren oin-ohar edo amaiera-oharrei.Numerazio automatikoaren ezarpenak aldatzeko, aukeratu Tresnak - Oin-oharrak eta amaiera-oharrak.

Karakterea

Hautatu aukera hau uneko oin-oharrerako karakterea edo ikurra definitzeko. Karakterea letra bat edo zenbaki bat izan daiteke. Karaktere berezia esleitzeko, egin klik beheko botoian.

Aukeratu

Karaktere berezia txertatzen du oin-oharraren edo amaiera-oharraren aingura gisa.

Iradokizun-ikonoa

Oin-ohar edo amaiera-ohar baten aingura edo testu-formatua aldatzeko, hura hautatu, eta ondoren aukeratu Formatua - Karakterea. sakatu dezakezu Estiloak leihoa irekitzeko eta oin-ohar eta amaiera-oharren paragrafo-estiloa aldatzeko.


Mota

Hautatu txertatu beharreko ohar mota, hau da, oin-oharra edo amaiera-oharra. Oin-oharra uneko orrialdearen behean kokatzen da, eta amaiera-oharra dokumentuaren amaieran.

Oin-oharra

Amaiera-oharra oin-ohar bihurtzen du.

Amaiera-oharra

Oin-oharra amaiera-ohar bihurtzen du.

Ezker-gezia

Dokumentuko aurreko oin-oharraren edo amaiera-oharraren aingurara joaten da.

Ikonoa

Aurreko oin-oharra

Eskuin-gezia

Dokumentuko hurrengo oin-oharraren edo amaiera-oharraren aingurara joaten da.

Ikonoa

Hurrengo oin-oharra

Txertatu Oin-oharra/Amaiera-oharra elkarrizketa-koadroa.