Autotestua

Autotestua sortu, editatu edo txertatzen du. Formatudun testua eta grafikoak, taulak eta eremuak dituen testua Autotestu gisa gorde dezakezu. Autotestua azkar txertatzeko, idatzi Autotestuaren lasterbidea dokumentuan eta sakatu F3.

Iradokizun-ikonoa

Txertatu barrako Autotestua ikonoaren ondoko gezian ere klik egin dezakezu, eta ondoren, aukeratu txertatu nahi duzun autotestua.


Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Autotestua

+F3

Txertatu tresna-barran, egin klik

Ikonoa

Autotestua ikonoan


Autotestua erabiltzea

Autotestua

Autotestua elkarrizketa-koadroan autotestuaren kategoriak eta sarrerak zerrendatzen dira.

Bistaratu izenaren gainerakoa iradokizun gisa idaztean

Iradokizuna bistaratzen du hitz bat laguntza-iradokizun gisa osatzeko autotestuaren sarrerarekin bat datorren hitzaren lehen hiru letrak idatzitakoan. Iradokizuna onartzeko, sakatu Sartu. Zuk idatzitako letrekin autotestuaren sarrera bat baino gehiago baldin badatoz bat, sakatu Ctrl+Tab sarrera batetik bestera joateko. Adibidez, adibide-testua txertatzeko, idatzi "Adi", eta sakatu Sartu.

Zerrenda alderantzizko ordenan bistaratzeko, sakatu +Shift+Tab.

Izena

Hautatuta dagoen autotestuaren sarreraren izena bistaratzen du. Dokumentuan testua hautatu baduzu, idatzi autotestuaren sarrera berriaren izena, egin klik Autotestua botoian eta aukeratu Berria.

Lasterbidea

Hautatutako autotestuaren sarreraren lasterbidea bistaratzen du. Autotestuaren sarrera berria sortzen ari bazara, idatzi sarrerarentzat erabili nahi duzun lasterbidea.

Zerrenda-koadroa

Autotestuaren kategoriak zerrendatzen ditu. Kategoria bateko autotestuaren sarrerak ikusteko, egin klik bikoitza kategorian edo egin klik kategoriaren aurreko plus (+) ikurrean. Uneko dokumentuan autotestuaren sarrera bat txertatzeko, hautatu sarrera zerrendan eta sakatu Txertatu.

Iradokizun-ikonoa

Autotestuaren sarrerak kategoria batetik bestera arrastatu eta jaregin ditzakezu.


Txertatu

Hautatutako autotestua txertatzen du uneko dokumentuan.

Ohar-ikonoa

Formaturik gabeko autotestua txertatzen baduzu paragrafo batean, sarrerari uneko paragrafo-estiloa aplikatuko zaio.


Itxi

Elkarrizketa-koadroa itxi, eta aldaketa guztiak gordetzen ditu.

Autotestua

Egin klik autotestuaren komando osagarriak bistaratzeko, adibidez, autotestuaren sarrera berria sortzeko uneko dokumentuko testu-hautapen batetik.

Berria

Autotestuaren sarrera berria sortzen du uneko dokumentuko hautapenetik. Sarerra hautatutako autotestuaren kategoriari gehitzen zaio. Komando hori ikusi aurretik izena sartu behar duzu.

Berria (testu soila)

Autotestu-sarrera berria sortzen du, baina soilik uneko dokumentuan egin duzun hautapeneko testutik abiatuta. Grafikoak, taulak eta beste objektuak ez dira kontuan hartzen. Komando hau ikusteko, izen bat sartu behar duzu.

Kopiatu

Hautatutako autotestua arbelean kopiatzen du.

Ordeztu

Hautatutako autotestuaren sarreraren edukia uneko dokumentuko hautapenarekin ordezten du.

Izena aldatu

Izena aldatu autotestuari elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor hautatutako autotestuaren sarreraren izena alda dezakezu.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu ekintza berretsi ondoren.

Editatu

Hautatutako autotestuaren sarrera irekitzen du beste dokumentu batean editatzeko. Nahi dituzun aldaketak egin eta aukeratu Fitxategia - Gorde autotestua, eta gero, aukeratu Fitxategia - Itxi.

Makroa

Esleitu makroa elkarrizketa-koadroa irekiten du. HOr makroa eslei diezaiokezu hautatutako autotestuaren sarrerari.

Zuk sortutako autotestuaren sarreretan emandako sarrera batzuetara estekatutako makroak erabil ditzakezu. Autotestuaren sarrerak "testua soilik" aukeraren bidez sortu behar dira. Adibidez, txertatu <field:company> katea autotestuaren sarrera batean, eta LibreOffice aplikazioak dagokion datu-basearen eremuko edukiarekin ordeztuko du kate hori.

Inportatu

Elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor inportatu nahi dituzun autotestuaren sarrerak dituen MS 97/2000/XP Word dokumentua edo txantiloia hauta dezakezu.

Kategoriak

Autotestuaren kategoriak gehitu, ezabatu edo izena aldatzen die.

Editatu kategoriak

Autotestuaren kategoriak gehitu, ezabatu edo izena aldatzen die.

Kategoria

Hautatutako autotestuko kategoriaren izena bistaratzen du. Kategoriaren izena aldatzeko, idatzi izen berria eta sakatu Izena aldatu. Kategoria berria sortzeko, idatzi izena eta sakatu Berria.

Bide-izena

Hautatutako autotestuko kategoriaren fitxategiak gordeta dauden direktorioaren bide-izena bistaratzen du. Autotestuaren kategoria sortzen ari bazara, hautatu kategoria-fitxategiak non gorde nahi dituzun.

Berria

Autotestuaren kategoria berri bat sortzen du Izena koadroan jarri duzun izenarekin.

Aldatu izena

Hautatutako autotestuaren kategoriari izena aldatzen dio eta Izena koadroan jarritako izena jartzen dio.

Hautapen-zerrenda

Autotestuaren kategoriak eta dagozkien bide-izenak zerrendatzen ditu.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu, berrespenik eskatu gabe.

Bide-izena

Editatu bide-izenak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor autotestua gordetzeko direktorioa hauta dezakezu.

Autotestuaren direktorioari bide-izen berri bat gehitzeko, egin klik Autotestua elkarrizketa-koadroko Bide-izena botoian.

Gorde estekak erlatiboki

Erabili area hori LibreOffice aplikazioak estekak autotestuaren direktorioan nola sartuko dituen zehazteko.

Fitxategi-sistema

Ordenagailuko autotestuen direktorioetarako estekak erlatiboak dira.

Internet

Interneteko fitxategietarako estekak erlatiboak dira.