HTML dokumentuen izena eta bide-izena

Fitxategia HTML dokumentu gisa gordetzen du, web arakatzailean ikus dezazun. Zuk zehaztutako izenburu-estiloa dokumentuan aurkitzean aparteko orrialdea sortzea aukera dezakezu. Aukera hori hautatzen baduzu, sortutako orrialde guztietarako esteken orrialdea ere sortuko da.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Bidali - Sortu HTML dokumentua


Fitxategi-izenari elkarren segidako zenbakiak gehitzen zaizkio HTML dokumentu bat baino gehiago sortzen badira. HTML orrien tituluak goi-goiko kapitulu-izenburutik sortzen dira.

Bistaratze-area

Erabiltzailea dagoen karpetako fitxategiak eta karpetak bistaratzen ditu.

Fitxategi-izena

Idatzi fitxategi-izen bat edo bide-izen bat fitxategirako. URL bat ere sar daiteke

bereizlea:

Hautatu HTML orri berria adierazteko erabili nahi duzun Izenburua paragrafo-estiloa. Aukera hori erabiltzeko, aplikatu Izenburua paragrafo-estilo bat paragrafoei dokumentuan orri berria hastea nahi duzun lekuan.

Fitxategi mota

Hautatu gordetzen ari zaren dokumentuaren fitxategi-formatua. Bistaratze-arean, fitxategi mota horretako dokumentuak bistaratuko dira soilik. Fitxategi motak Iragazkiak inportatzeari eta esportatzeari buruzko informazioa aukeran azaltzen dira.

Gorde

Fitxategia gordetzen du.