Sortu autolaburpena

Dokumentu aktiboko izenburuak eta elkarren segidako paragrafo batzuk autolaburpeneko testu-dokumentu berri batean kopiatzen ditu. Autolaburpena erabilgarria da dokumentu luzeen ikuspegi orokorra lortzeko. Bertan bistaratuko diren eskema-mailak eta paragrafo kopuruak zehaztu daitezke. Ezarpen bakoitzeko mailak eta paragrafoak ezkutuan geratuko dira.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Bidali - Sortu Autolaburpena


Sartutako kapitulu-mailak

Sartu dokumentu berrian kopiatu beharreko kapitulu-mailen kopurua. Adibidez, 4 maila aukeratzen badituzu, 1. izenburutik 4. izenburura formateatutako paragrafo guztiak sartuko dira, Kapituluko paragrafoak aukeran zehaztutako segidako paragrafoen zenbakia barne.

Kapituluko paragrafoak

Izenburu bakoitzaren atzetik autolaburpenaren dokumentuan sartu beharreko elkarren segidako gehienezko paragrafo kopurua zehazten du. Definitutako gehienezko kopurua bitarteko paragrafo guztiak sartzen dira Izenburua estiloko paragrafora iritsi arte.