Editatu

Menu honetako komandoak formulak editatzeko erabiltzen dira. Oinarrizko komandoez gain (adibidez, edukiak kopiatzekoak), LibreOffice Matheko berariazko funtzioak daude; adibidez, leku-markak edo erroreak bilatzea.

Desegin

Azken komandoa edo idatzitako azken sarrera desegiten du. Desegin nahi duzun komandoa hautatzeko, egin klik 'Estandarra' barrako Desegin ikonoaren ondoan dagoen gezian.

Berregin

Azken Desegin komandoaren ekintza desegiten du. Desegin nahi duzun Desegin urratsa hautatzeko, egin klik 'Estandarra' barrako Berregin ikonoaren ondoan dagoen gezian.

Ebaki

Hautapena kentzen du eta arbelean kopiatzen du.

Kopiatu

Hautapena arbelean kopiatzen du.

Itsatsi

Arbelaren edukia kurtsorearen kokalekuan txertatzen du, eta hautatuta dagoen edozer testu edo objektu ordezten du.

Hautatu dena

Uneko fitxategi, marko edo testu-objektuaren eduki osoa hautatzen du.

Hurrengo markatzailea

Kurtsorea hurrengo markatzailera eramaten du (eskuinera).

Aurreko markatzailea

Kurtsorea aurreko markatzailera eramaten du (ezkerrera).

Hurrengo errorea

Kurtsorea hurrengo errorera eramaten du (eskuinera).

Aurreko errorea

Kurtsorea aurreko errorera eramaten du (ezkerrera).