Fitxategia

Menu honetan formula-dokumentuekin lan egiteko komando orokorrak daude, hala nola ireki, gorde eta inprimatu.

Berria

LibreOffice dokumentu berri bat sortzen du.

Ireki

Fitxategi lokal bat edo urruneko bat irekitzen du, edo bat inportatzen du.

Azken dokumentuak

Azkenekoz irekitako fitxategiak zerrendatzen ditu. Zerrendako fitxategi bat irekitzeko, egin klik haren izenean.

Morroiak

Gutun komertzialak eta pertsonalak, faxak, gai-zerrendak, aurkezpenak eta abar egiteko laguntzen dizu.

Itxi

Programatik irten gabe uneko dokumentua ixten du.

Gorde

Uneko dokumentua gordetzen du.

Gorde honela

Uneko dokumentua beste leku batean edo beste fitxategi-izen edo fitxategi mota batekin gordetzen du.

Gorde dena

Aldatutako LibreOffice dokumentu guztiak gordetzen ditu.

Birkargatu

Uneko dokumentua azkena gordetako bertsioarekin ordezten du.

Bertsioak

Uneko dokumentuaren bertsio anitz gordetzen eta antolatzen ditu fitxategi berean. Aurreko bertsioak ireki, ezabatu eta konpara daitezke.

Esportatu

Uneko dokumentua beste izen edo formatu batekin gordetzen du zehaztutako lekuan.

Bidali

Uneko dokumentuaren kopia bat bidaltzen du beste aplikazio batzuetara.

Dokumentuaren propietateak

Uneko fitxategiaren propietateak bistaratzen ditu, estatistikak barne, adibidez, hitz-kontaketa eta fitxategiaren sortze-data.

Inprimatu

Uneko dokumentua, hautapena edo zehaztu dituzun orrialdeak inprimatzen ditu. Uneko dokumentuaren inprimatzeko aukerak ere ezar daitezke. Inprimatzeko aukerak inprimagailuaren eta erabiltzen duzun sistema eragilearen arabera alda daitezke.

Inprimagailuaren ezarpenak

Hautatu uneko dokumentuaren inprimagailu lehenetsia.

Irteera

LibreOffice programa guztiak ixten ditu eta zure aldaketak gorde ditzazun eskatzen dizu. Komando hau ez dago macOS sistemetan.