Testua sartzea

Nola sar ditzaket zuzeneko testu-kateak, interpretatuak izan ez daitezen?

Testu-kate batzuk automatikoki eragile gisa interpretatzen dira. Batzuetan, ez da komeni hori egiterik. W* idatzi nahi baduzu(letra bat eta goi-indizean dagoen izartxo bat), izartxoa biderkaketaren eragile gisa interpretatuko da. Zuzeneko testua marratxo bikoitzen artean sartu behar duzu, edo zuriunea gehitu behar diozu.

Adibideak:

Inportatutako MathType formula batek kate hau dauka:

W rSup { size 8{*} }

Inportatutako MathType formulak bihurtzeko konfiguratu baduzu Math ( - Kargatu/Gorde - Microsoft Office), formula leku-marka batekin agertuko da, izartxoarekin agertu beharrean.

{*} jarri {} * {} jarri beharrean, formula honetan bezala:

W rSup { size 8{} * {} }

Halaber, W^"*" erabil dezakezu karakterea zuzeneko testu gisa sartzeko.

Formula batzuk = ikurrarekin hasten dira. Erabili "=" karaktere hori zuzeneko testu gisa sartzeko.