Parentesiak txertatzea

LibreOffice Mathen, erakuts daitezke parentesiak bereizita eta beren artean libre definitutako distantziarekin?

Parentesi indibidualak ezar ditzakezu "left" eta "right" erabiliz, baina parentesien arteko distantzia ez da finkoa izango, argumentura egokitzen baitira. Bestalde, badago modu bat parentesiak distantzia finkoarekin bistaratzeko. Horretarako, jarri alderantzizko barra ("\") parentesi arruntaren aurrean. Parentesi horiek beste edozein ikur bezala arituko dira eta beste ikurrak bezala lerrokatzen dira:

left lbrace x right none

size *2 langle x rangle

size *2 \langle x \rangle