Iruzkinak sartzea

Nola eransten zaizkie dokumentuan agertzen ez diren iruzkinak formulei?

Iruzkin batek hasieran ehuneko ikur bikoitza %% dauka, eta lerro amaierako hurrengo karakterera arte luzatzen da (Sartu tekla). Horren artean doan guztia ez da kontuan hartzen eta ez da inprimatzen. Ehunekoaren ikurrak badaude testuan, testuaren zati gisa tratatuko dira.

Hona hemen adibide bat:

a^2+b^2=c^2 %% Pitagorasen teorema.