Formulako zati batzuk eskuz lerrokatzea

Nola lerrokatzen dira karaktereak LibreOffice Mathen azkar eta erraz?

Horretarako, definitu talde hutsak eta karaktere-kateak Ez dute tarterik behar, lerrokatzeko prozesuan lagungarria den informazioa eraman baizik.

Talde hutsak sortzeko, sartu giltzak {} Komandoak leihoan. Hurrengo adibidean, helburua lerro-jauzi bat lortzea da plus ikurrak bat bestearen azpian ager daitezen, goiko lerroan karaktere bat gutxiago sartu arren:

a+a+a+{} newline {}{}{}{}{}a+a+a+a

Karaktereen kate hutsak testuak eta formulak ezkerrean lerrokatzeko modu errazak dira. Komatxo bikoitzak "" erabiliz zehazten dira. Ez erabili komatxo tipografikorik. Hona hemen adibide bat:

"Beste adibide bat." newline a+b newline ""c-d

Formulen zatiak parentesietan batzea