Inportatu formula fitxategitik
Komando horrek formulak inportatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Txertatu elkarrizketa-koadroa Ireki elkarrizketa-koadroa bezala konfiguratuta dago, Fitxategia menukoa. Erabili Txertatu elkarrizketa-koadroa Komandoak leihoan fitxategi gisa gordetako formula kargatu, editatu eta bistaratzeko.
Beste aplikazio batetik sortutako MathML fitxategiak ere inportatu ditzakezu. MathML iturriak math elementu bat izan behar du xmlns atributuarekin eta "http://www.w3.org/1998/Math/MathML" balioarekin. MathML eta StarMath lengoaiak ez dira guztiz bateragarriak. Horregatik, inportazioaren emaitza berrikusi behar zenuke. MathML lengoaiaren xehetasunen berri izan nahi baduzu, ikusi bere zehaztapenak.
Inportatu MathML arbeletik
Komando honek MathML arbelaren edukiak StarMath formatura bihurtzen ditu eta kurtsorearen uneko kokalekuan txertatzen ditu.
Bihurketak huts egiten badu, ez da ezer txertatuko.
Komando honek MathML edukiak soilik onartzen ditu. LibreOffice Math formula bat arbelean itsatsi baduzu, txerta ezazu Editatu menuaren Itsatsi aginduan.