Tartea
Erabili elkarrizketa-koadro hori formulako elementuen arteko tartea zehazteko. Tartea ehuneko gisa zehazten da Formatua - Letra-tamaina menu-aukeran zehaztutako oinarri-tamainarekiko proportzioan.
Erabili Kategoria botoia formulako elementua zehazteko. Tartea, hain zuzen, elementu horrentzat zehaztuko duzu. Elkarrizketa-koadroaren itxura hautatutako kategoriaren mende dago. Aurrebistaren leihoak zer tarte aldatu den erakutsiko dizu dagozkion koadroen bitartez.
Kategoria
Botoi horren bidez aldatu nahi diozun kategoria hauta dezakezu.
Tartea
Aldagaien eta eragileen arteko tartea, lerroen artekoa eta errotzaile eta errokizunen artekoa zehazten du.
Tartea
Aldagaien eta eragileen arteko tartea zehazten du.
Lerroartea
Lerroen arteko tartea zehazten du.
Erroko tartea
Errotzaileen eta errokizunen arteko tartea zehazten du.
Indizeak
Goi-indizeen eta azpiindizeen arteko tartea zehazten du.
Goi-indizea
Goi-indizeentzako tartea zehazten du.
Azpiindizea
Azpiindizeentzako tartea zehazten du.
Frakzioak
Frakzio-barraren eta zenbakitzaileen edo izendatzaileen arteko tartea zehazten du.
Zenbakitzailea
Frakzio-barraren eta zenbakitzailearen arteko tartea zehazten du.
Izendatzailea
Frakzio-barraren eta izendatzailearen arteko tartea zehazten du.
Frakzio-barrak
Frakzio-barraren gehiegizko luzera eta lodiera zehazten ditu.
Luzeegia
Frakzio-barraren gehiegizko luzera zehazten du.
Lodiera
Frakzio-lerroaren lodiera zehazten du.
Mugak
Batuketa-ikurraren eta mugen baldintzen arteko tartea zehazten du.
Goi-muga
Batuketa-ikurraren eta goi-mugaren arteko tartea zehazten du.
Behe-muga
Batuketa-ikurraren eta behe-mugaren arteko tartea zehazten du.
Parentesiak
Parentesien eta edukiaren arteko tartea zehazten du.
Handiegia (ezker/eskuin)
Edukiaren goiko ertzaren eta parentesien beheko amaieraren arteko distantzia bertikala zehazten du.
Tartea
Edukiaren eta parentesien goiko amaieraren arteko distantzia horizontala zehazten du.
Eskalatu parentesi guztiak
Parentesi mota guztiak eskalatzen ditu. Komandoak leihoan ( a over b) sartzen baduzu, parentesiek argumentuaren altuera osoa inguratuko dute. Normalean, efektu hori left ( a over b right ) komandoaren bidez lortzen da.
Handiegia
Ehunekoaren tamaina handiegia doitzen du. Ehuneko zeron, parentesiek argumentua altuera berean inguratzen dute. Sartutako balioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da parentesien edukien eta parentesien kanpoko ertzaren arteko tarte bertikala. Eremu hori Eskalatu parentesi guztiak aukerarekin bakarrik erabil daiteke.
Matrizeak
Matrizeko elementuen arteko tarte erlatiboa zehazten du.
Lerroartea
Errenkada bateko matrize-elementuen arteko tartea zehazten du.
Zutabeen arteko tartea
Zutabe bateko matrize-elementuen arteko tartea zehazten du.
Ikurrak
Ikurren tartea aldagaiekiko zehazten du.
Lehen mailako altuera
Ikurren altuera oinarri-lerroarekiko zehazten du.
Gutxieneko tartea
Ikurren eta aldagaien arteko gutxieneko distantzia zehazten du.
Eragileak
Eragileen eta aldagaien edo zenbakien arteko tartea zehazten du.
Handiegia
Aldagaitik eragilearen goiko ertzerainoko altuera zehazten du.
Tartea
Eragileen eta aldagaien arteko distantzia horizontala zehazten du.
Ertzak
Formulari ertza gehitzen dio. Aukera hori erabilgarria da LibreOffice Writer testu-fitxategi batean formula txertatu nahi baduzu. Ezarpenak zehaztean, ziurtatu 0 ez duzula tamaina gisa erabiltzen, horrek ikusteko arazoak sortzen baititu aipatutako puntuetan inguruko testuarekin.
Ezkerra
Ezkerreko ertza formularen eta atzeko planoaren artean kokatzen da.
Eskuina
Eskuineko ertza formularen eta atzeko planoaren artean kokatzen da.
Goia
Goiko ertza formularen eta atzeko planoaren artean kokatzen da.
Behea
Beheko ertza formularen eta atzeko planoaren artean kokatzen da.
Lehenetsi
Zure aldaketak gordetzen ditu formula berri guztietarako ezarpen lehenetsi gisa. Segurtasun-erantzuna agertuko da aldaketak gorde baino lehen.