Letra-tamainak
Erabili elkarrizketa-koadro hori formularentzako letra-tamaina zehazteko. Hautatu oinarri-tamaina bat eta elementu guztiak oinarri horren arabera eskalatuko dira.
Oinarri-tamaina
Formulako elementu guztiak oinarri-tamainaren arabera proportzionalki eskalatzen dira. Oinarri-tamaina aldatzeko, nahi duzun tamaina (pt) hautatu edo idatzi. Beste neurri-unitate batzuk edo metrika batzuk ere erabil ditzakezu, eta horiek automatikoki puntu bihurtuko dira.
LibreOffice Mathen erabiltzen den tamaina lehenetsia (12 pt) behin betiko aldatzeko, ezarri tamaina (adibidez, 11 pt), eta egin klik Lehenetsi botoian.
Tamaina erlatiboak
Hor elementu mota guztientzako tamaina erlatiboak zehaztu ditzakezu oinarri-tamaina erreferentziatzat hartuta.
Testua
Hautatu formulako testuaren tamaina oinarri-tamainarekiko.
Indizeak
Hautatu formulako indizeen tamaina erlatiboa oinarri-tamainarekiko.
Funtzioak
Hautatu formulako izenen edo beste funtzio-elementu batzuen tamaina erlatiboa oinarri-tamainarekiko.
Eragileak
Hautatu formulako eragile matematikoen tamaina erlatiboa oinarri-tamainarekiko.
Mugak
Hautatu formulako mugen tamaina erlatiboa oinarri-tamainarekiko.
Lehenetsi
Egin klik botoi horretan aldaketak formula berri guztientzako lehenetsi gisa gordetzeko. Aldaketak gorde aurretik segurtasun-erantzuna agertzen da.