Indizeak eta berretzaileak

Hemen, LibreOffice Math aplikazioko indize eta berretzaileei buruzko oinarrizko informazioa aurkituko duzu. Azaltzen diren adibideak probatu, eta horrela, aipatzen diren xehetasunak uler ditzakezu. (Testu honetako komatxoak nabarmentzeko erabiltzen dira, ez dira adibideen zati.)

Karaktere batentzako indizea eta berretzailea bata bestearen gainean bistaratzen dira, oinarri-karakterearekiko ezkerrean justifikatuta. Adibidez, idatzi a_2^3 edo a^3_2. Hori edozein ordenatan ipin daiteke. '_' eta '^' erabili beharrean, 'sub' eta 'sup' erabil ditzakezu.

Hala ere, ondorengo ereduak ezin dira erabili

a_2_3

a^2^3

a_2^3_4

Oinarri-karaktereko azpindize/goi-indize bakoitza behin bakarrik erabil daiteke. Nahi duzun emaitza lortzeko, parentesiak erabili behar dituzu. Hori ondorengo adibideetan ikus dezakezu:

a_{2_3}

a^{2^3}

a_2^{3_4}

a_{2^3}^{4_5}

Iradokizun-ikonoa

"_" eta " ^ " ikurrek hurrengo karaktereari bakarrik erreferentzia egiten dioten formula-editoreetan ez bezala ("a_24" adierazpenak "2" zenbakiari bakarrik egiten dio erreferentzia), LibreOffice Mathek zenbaki/izen/testu osoari egiten dio erreferentzia. Goi-indizea eta azpiindizea sekuentzian ipini nahi badituzu, adierazpena honela idatz daiteke: a_2{}^3 edo a^3{}_2


Tenkagailuak idazteko, LibreOffice Mathek hainbat aukera eskaintzen ditu. "R_i{}^{jk}{}_l" idazkeraz gain, ohikoa beste aplikazio batzuetan, idazkera osagarriak ere erabil daitezke, esaterako "R_i{}^jk{}_l" eta "{{R_i}^jk}_l."

Oinarri-karakterearen ezkerreko goi-indizea eta azpiindizea eskuinean ere justifika daitezke. Horretarako, "lsub" eta "lsup" komando berriak erabiltzen dira. Bi komando horiek "sub" eta "sup" komandoen eragin bera dute, oinarri-karakterearen ezkerraldean daudenean izan ezik. Ikus baita ere "a lsub 2 lsup 3."

Homogeneotasun arauak eta parentesiak erabiltzeko beharra berdinak dira. Printzipioz, hori {}_2^3 a adierazpenaren bidez lor daiteke.

Ohar-ikonoa

"sub" eta "sup" komandoak erabilgarri daude "rsub" eta "rsup" gisa.


"csub" eta "csup" komandoak erabiliz, goi-indizeak eta azpiindizeak zuzenean karakterearen gainean edo azpian idatz ditzakezu. Adibidea: "a csub y csup x". Halaber, indizeak eta berretzaileak ere konbina daitezke: "abc_1^2 lsub 3 lsup 4 csub 55555 csup 66666."

Goi-indize eta azpiindizeak eragile unario eta bitar gehienetan sar daitezke. Hona hemen bi adibide: "a div_2 b a<csub n b +_2 h" eta "a toward csub f b x toward csup f y."

Abisu-ikonoa

Ziurtatu karaktereen artean tarte guztiak sartzen dituzula adibide horiek Komandoak leihoan sartzean.