Parentesiak

Hainbat kortxete motaren artean aukera dezakezu LibreOffice Math formula eraikitzeko. Kortxete motak 'Elementuak' panelaren behealdean bistaratuko dira. Gainera, kortxete horiek laster-menu batean ere zerrendatuko dira, Komandoak leihokoan. 'Elementuak' panelean edo laster-menuan ageri ez diren kortxeteak eskuz idatzi daitezke Komandoak leihoan.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki laster-menua Komandoak leihoan eta aukeratu Parentesiak

Aukeratu Ikusi - Elementuak; ondoren, 'Elementuak' panelean, hautatu Parentesiak zerrenda-koadroan.


Jarraian datorren zerrendan, erabili daitezkeen dauden kortxete motak ageri dira. Kortxete motaren alboko ikonoak 'Elementuak' paneletik ('Ikusi - Elementuak' menua) edo Komandoak leihoko laster-menutik atzitu daitekeela adierazten du.

Parentesi motak

Ikonoa

Parentesi arruntak

Leku-marka bat txertatzen du parentesi arrunten artean. (<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Ikonoa

Kortxeteak

Leku-marka bat txertatzen du kortxete artean. [<?>] ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Ikonoa

Kortxete bikoitzak

Leku-marka bat txertatzen du kortxete bikoitzen artean. ldbracket <?> rdbracket ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Ikonoa

Giltzak

Leku-marka bat txertatzen du giltzen artean. lbrace<?>rbrace ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Ikonoa

Barra bertikal soilak

Leku-marka bat txertatzen du barra bertikalen artean. lline <?> rline ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Ikonoa

Barra bertikal bikoitzak

Leku-marka bat txertatzen du barra bertikal bikoitzen artean. ldline <?> rdline ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Ikonoa

Angelu-parentesiak

Leku-marka bat txertatzen du angelu-parentesien artean. langle <?> rangle ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Ikonoa

Eragilearen parentesiak

Leku-marka bat txertatzen du eragilearen parentesien artean. langle <?> mline <?> rangle ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Ikonoa

Elkartzeko parentesiak

Elkartzeko parentesiak txertatzen ditu. {<?>} ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Ikonoa

Parentesi arruntak (eskalagarriak)

Parentesi arrunt eskalagarriak txertatzen ditu leku-marka batekin. left(<?> right) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Ikonoa

Kortxeteak (eskalagarriak)

Kortxete eskalagarriak txertatzen ditu leku-markekin. left[<?> right] ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. Kortxeteen tamaina automatikoki doitzen da.

Ikonoa

Kortxete bikoitzak (eskalagarriak)

Kortxete bikoitz eskalagarriak txertatzen ditu leku-markekin. Zuzenean left ldbracket <?> right rdbracket ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. Parentesien tamaina automatikoki doitzen da.

Ikonoa

Giltzak (eskalagarriak)

Giltza eskalagarriak txertatzen ditu leku-markekin. left lbrace <?> right rbrace ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. Giltzen tamaina automatikoki doitzen da.

Ikonoa

Barra bertikal soilak (eskalagarriak)

Barra bertikal soil eskalagarriak txertatzen ditu leku-marka batekin. left lline <?> right rline ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. Parentesien tamaina automatikoki doitzen da.

Ikonoa

Barra bertikal bikoitzak (eskalagarriak)

Barra bertikal bikoitz eskalagarriak txertatzen ditu leku-marka batekin. left ldline <?> right rdline ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. Parentesien tamaina automatikoki doitzen da.

Ikonoa

Angelu-parentesiak (eskalagarriak)

Angelu-parentesi eskalagarriak txertatzen ditu leku-marka batekin. left langle <?> right rangle ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. Parentesien tamaina automatikoki doitzen da.

Ikonoa

Eragilearen parentesiak (eskalagarriak)

Eragilearen parentesi eskalagarriak txertatzen ditu leku-markekin. left langle <?> mline <?> right rangle ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. Parentesien tamaina automatikoki doitzen da.

Ikonoa

Giltzak goian (eskalagarriak)

Goiko giltza horizontal eskalagarria txertatzen du leku-markekin. Zuzenean <?> overbrace <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. Parentesien tamaina automatikoki doitzen da.

Ikonoa

Giltzak behean (eskalagarriak)

Beheko giltza horizontal eskalagarria txertatzen du leku-markekin. Zuzenean <?> underbrace <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. Parentesien tamaina automatikoki doitzen da.

Floor parentesiak txertatzeko, idatzi zuzenean lfloor<?>rfloor Komandoak leihoan.

Ceiling parentesiak txertatzeko, idatzi zuzenean lceil<?>rceil Komandoak leihoan.

Floor parentesi eskalagarriak txertatzeko, idatzi left lfloor<?>right rfloor Komandoak leihoan.

Ceiling parentesi eskalagarriak txertatzeko, idatzi left lceil<?>right rceil Komandoak leihoan.

Iradokizun-ikonoa

Parentesien tamaina automatikoki doitzen da left eta right idaztean parentesi-komandoaren aurrean, adibidez, left(a over b right). Parentesien tamaina eta tartea ezartzeko, Formatua - Tartea - Kategoria - Parentesiak aukeratu eta nahi duzun ehunekoa ezar dezakezu. Markatu Eskalatu parentesi guztiak kontrol-laukia aldaketak formulako parentesi guztiei aplikatzeko.


Parentesi soilak ere erabil ditzakezu. Horretarako, idatzi alderantzizko barra \ komandoaren aurrean. Adibidez, \[ idazten baduzu, ezkerreko kortxetea eskuineko kortxeterik gabe agertuko da. Hori erabilgarria da alderantzizko parentesiak edo tarteak sortzeko. Kontuan izan parentesi ez-eskalagarriak baino ezin direla banaka erabili. Tamaina aldatzeko, erabili size komandoa.

Parentesi soilen adibideak

Parentesi ez-eskalagarrientzat:

a = \{ \( \[ b newline

{} + c \] \) \ }

Parentesi eskalagarrientzat erabili none parentesi izen gisa

a = left ( a over b right none newline

left none phantom {a over b} + c right )

Ohar-ikonoa

phantom instrukzioak azken parentesiak tamaina egokia duela ziurtatzen du.


Abisu-ikonoa

Gogoan izan tarteak sartu behar direla datuak zuzenean Komandoak leihoan sartzerakoan. Horrek egitura egokia izatea ziurtatzen du.


Indize eta berretzaileei eta eskalari buruzko informazio erabilgarriak formulak eraginkortasunez egituratzen lagunduko dizu. Parentesiei buruz informazio gehiago lortzeko, ikus Parentesiak eta taldekatzea.