Funtzioak

Komando hori formulan txerta daitezkeen eragile, funtzio, ikur eta formatu-aukeren zerrenda da.

Honako adibideek eragiketa posibleak erakusten dituzte.

Hautapen-leihoa bi zatitan banatuta dago. Leihoaren goiko ikur batean klik eginez, hari dagozkion azpikurrak bistaraten dira leihoaren beheko erdian.

Funtzio horiek azpimenuetan ere atzi ditzakezu Komandoak leihoko laster-menuaren bidez.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Ikusi - Erregela


Eragile unarioak/bitarrak

Hainbat eragile unario eta bitar aukera ditzakezu zure LibreOffice Math formula eraikitzeko. Unarioa leku-marka bati eragiten dion eragilea da. Bitarra, aldiz, bi leku-marka lotzen dituen eragilea. 'Elementuak' paneleko behealdean eragile indibidualak bistaratzen dira. Laster-menuak ere, Komandoakleihoan, eragile hauen zerrenda bat dauka, beste eragile batzuez gainera. 'Elementuak' panelean ageri ez den eragileren bat behar izanez gero, erabili laster-menua edo idatzi komandoa zuzenean Komandoak lehioan.

Erlazioak

Hainbat erlazioren artean aukera dezakezu zure LibreOffice Math formula egituratzeko. Erlazio-funtzioak 'Elementuak' panelaren behealdean bistaratuko dira. Gainera, zerrenda laster-menu batean ere badago, Komandoak leihokoan. 'Elementuak' panelean edo laster-menuan azaltzen ez diren erlazioak, eskuz idatzi daitezke 'Komandoak' leihoan.

Multzo-eragiketak

Esleitu eragile multzo ezberdinak zure LibreOffice Math formulan azaltzen diren karaktereei. Eragile indibidualak 'Elementuak' panelaren behealdean azaltzen dira. Jo ezazu laster-menura, Komandoak leihoan, funtzio indibidualen zerrenda bera ikusteko. 'Elementuak' panelean ez dauden eragileak zuzenean 'Komandoak' leihoan sar daitezke. Formularen beste zati batzuk zuzenean txertatu ahal dira, nahiz eta horien ikurrak dagoeneko lehendik egon.

Funtzioak

Hautatu funtzio bat 'Elementuak' panelaren behealdean. Funtzio horiek Komandoak leihoko laster-menuan ere badaude. 'Komandoak' leihoan eskuz idatzi beharko dituzu 'Elementuak' panelean ez dauden funtzioak.

Eragileak

Hainbat eragileren artean aukera dezakezu zure LibreOffice Math formula eraikitzeko. 'Elementuak' panelaren behealdean bistaratuko dira erabilgarri dauden eragile guztiak. Gainera, zerrenda laster-menu batean ere badago, Komandoak leihokoan. 'Elementuak' panelean edo laster-menuan azaltzen ez diren eragileak eskuz idatzi daitezke Komandoak leihoan.

Atributuak

Hainbat atributuren artean aukeratu daiteke LibreOffice Math formulak aplikatzeko. Zenbait atributu 'Elementuak' panelaren behealdean bistaratzen dira. Atributu horiek laster-menu batean ere zerrendatzen dira, Komandoak leihoan. 'Elementuak' panelean edo laster-menuan azaltzen ez diren atributuak eskuz idatzi daitezke Komandoak leihoan.

Parentesiak

Hainbat kortxete motaren artean aukera dezakezu LibreOffice Math formula eraikitzeko. Kortxete motak 'Elementuak' panelaren behealdean bistaratuko dira. Gainera, kortxete horiek laster-menu batean ere zerrendatuko dira, Komandoak leihokoan. 'Elementuak' panelean edo laster-menuan ageri ez diren kortxeteak eskuz idatzi daitezke Komandoak leihoan.

Formatua

Hainbat aukera dituzu LibreOffice Math formula bati formatua emateko. Formatu-aukerak 'Elementuak' panelaren behealdean bistaratzen dira. Aukera horiek Komandoak leihoko laster-menuan ere zerrendatzen dira.

Beste ikur batzuk

Hainbat ikur matematiko erakusten ditu.

LibreOffice Math aplikazioaren adibideak

Ondoren, LibreOffice Matheko formulen adibideen zerrenda erakusten da.

Formulen erreferentzia-taulak

Erreferentzia-sekzio honek LibreOffice Mathen erabilgarri dauden eragileen, funtzioen, ikurren eta formatu-funtzioen zerrendak ditu. Bistaratzen diren komandoetako asko Elementuak leihoan edo Komandoak leihoko laster-menuan dauden ikonoak erabiliz txertatu daitezke.