Irudi-barra

Erabili Irudia barra hautatutako objektu grafikoaren kolorea, kontrastea eta distira ezartzeko.

'Irudi-iragazkia' barra

Irudia barrako ikono honek Irudi-iragazkia barra irekitzen du, eta hortik hainbat iragazki aplika dakizkioke hautatutako irudiari.

Ikonoa

Iragazkia

Grafiko modua

Hautatutako grafiko-objekturako ikuspegi-atributuak zerrendatzen dira. Uneko fitxategian txertatu edo estekatutako grafiko-objektua ez da aldatuko, objektuaren ikuspegia bakarrik aldatuko da.

Gelaxka-estiloak

Grafiko modua

Kolorea

Kolorea tresna-barraren bidez, hautatutako objektuan propietate batzuk edita daitezke.

Gardentasuna

Grafiko-objektuan gardentasuna zehazten du. % 0 (opakua) eta +% 100 (gardena) arteko balioak aplika ditzakezu.

Ikonoa

Gardentasuna

Moztu

Txertatutako irudi baten bistaratzea ertzetatik moztea ahalbidetzen du. Bistaratzea soilik moztuko da, txertatutako irudia ez da aldatuko. Irudi bat hautatu behar da moztea gaitzeko.

Impress eta Draw aplikazioetan ez da elkarrizketa-koadrorik erakutsiko ikonoan klik egiten denean; horrek ordez, mozteko zortzi helduleku erakutsiko dira. Ireki hautatutako irudi baten laster-menua eta aukeratu Moztu irudia, elkarrizketa-koadroa erabili nahi baduzu irudiaren ertzak mozteko.

Arrastatu zortzi heldulekuetako edozein, irudiaren ertzak mozteko.

icon

Moztu