Aukerak barra

Aukerak barra bistaratzeko, aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Aukerak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Aukerak


Biraketa modua objektuan klik egindakoan

Saguaren klik egiteko portaera aldatzen du, biraketa-heldulekuak objektuan klik egin eta gero agertu daitezen. Ondoren, egin klik berriro. Arrastatu helduleku bat objektua nahi duzun norabidean biratzeko.

Ikonoa

Biraketa modua objektuan klik egindakoan

Erakutsi sareta

Sareta bistaratuko den zehazten du.

Ikonoa

Erakutsi sareta

Erakutsi doitze-lerroak

Doitze-lerroak erakutsi edo ezkutatzen ditu objektuak diapositiban lerrokatu ahal izateko. Doitze-lerroak kentzeko, arrastatu diapositibatik kanpora.

Ikonoa

Erakutsi doitze-lerroak

Gidak lekuz aldatzean

Objektu bat mugitzean gidak bistaratuko diren zehazten du.

Ikonoa

Laguntza-lerroak mugitzean

Atxiki saretari

Markoak, marrazki-elementuak eta kontrolak sareta-puntuen artean soilik mugituko diren zehazten du. Doitze-saretaren egoera uneko ekintzarako soilik aldatzeko, arrastatu objektua sakatuta eusten diozun bitartean.

Ikonoa

Atxiki saretari

Moldatu doitze-lerroetara

Saguaren botoia askatzean, arrastatutako objektuaren ertza doitze-lerro hurbilenera atxikitzen du.

Ikonoa

Doitu doitze-lerroetara

Moldatu orrialde-marjinetara

Objektu grafikoaren ingerada gertueneko orrialde-marjinarekin lerrokatu behar den ala ez zehazten du.

Ikonoa

Moldatu orrialde-marjinetara

Moldatu objektu-ertzera

Objektu grafikoaren ingerada gertueneko objektu grafikoarekin lerrokatu behar den ala ez zehazten du.

Ikonoa

Moldatu objektu-ertzera

Moldatu objektu-puntuetara

Objektu grafikoaren ingerada gertueneko objektu grafikoarekin lerrokatu behar den ala ez zehazten du.

Ikonoa

Moldatu objektu-puntuetara

Onartu edizio bizkorra

Gaituta badago testu-objektua klik egin eta berehala editatu daiteke. Desgaituta badago klik bikoitza egin behar da editatzeko.

Ikonoa

Onartu edizio bizkorra

Testu-area soilik hautatu

Testuan klik egitean testu-marko bat hautatuko den ala ez zehazten du.

Ikonoa

Testu-area soilik hautatu

Egin klik bikoitza testua gehitzeko

Saguaren klik egiteko portaera aldatzen du objektuan klik bikoitza egin ahal izateko testua gehitu edo editatzeko.

Ikonoa

Egin klik bikoitza testua gehitzeko

Eraldatu objektua atributuekin

Aukerak barrako ikono hori aktibatuta badago, objektuak beren atributuekin erakutsiko dira, baina % 50eko gardentasunarekin, haiek mugitu edo arrastatzen dituzunean. Ikonoa aktibatuta ez badago, ingerada besterik ez da erakutsiko arrastatzean, eta objektua atributu guztiekin erakutsiko da saguaren botoia askatzen denean.

Icon

Atributuak dituen objektua aldatu

Irten talde guztietatik

Talde guztietatik irten eta ikuspegi normalera itzultzen da.

Ikonoa

Irten talde guztietatik