Eskema-barra

Eskema-ikuspegian, Eskema barrak sarritan erabiltzen diren editatze-tresnak ditu. Egin klik ikono baten ondoko gezian komando osagarriak dituen tresna-barra irekitzeko.

Zooma

Uneko dokumentuaren pantailako bistaratzea txikitzen edo handitzen du. Egin klik ikonoaren ondoko gezian Zooma tresna-barra irekitzeko.

Ikonoa

Zooma (LibreOffice Impress, eskema- eta diapositiba-ikuspegietan)

Lehen maila

Diapositiben izenburu guztiak ezkutatzen ditu uneko diapositiba-aurkezpenean, diapositiben tituluak izan ezik. Ezkutatutako izenburuak marra beltzaren bidez adierazten dira diapositiba-tituluaren aurrean. Izenburuak erakusteko, egin klik Maila guztiak ikonoan.

Ikonoa

Lehen maila

Maila guztiak

Diapositiben ezkutatutako izenburuak bistaratzen ditu uneko diapositiba-aurkezpenean. Uneko diapositiba-aurkezpenean izenburu guztiak ezkutatzeko, diapositiben tituluak izan ezik, egin klik Lehen maila ikonoan.

Ikonoa

Maila guztiak

Ezkutatu azpipuntuak

Hautatutako izenburuaren azpizenburuak ezkutatzen ditu. Ezkutatutako izenburuak marra beltzaren bidez adierazten dira izenburuaren aurrean. Beheragoko mailetako izenburuak erakusteko, egin klik Erakutsi azpipuntuak ikonoan.

Ikonoa

Ezkutatu azpipuntuak

Erakutsi azpipuntuak

Hautatutako izenburuaren azpizenburu ezkutatuak bistaratzen ditu. Hautatutako izenburuaren azpizenburuak ezkutatzeko, egin klik Ezkutatu azpipuntuak ikonoan.

Ikonoa

Erakutsi azpipuntuak

Formatua jarri/kendu

Diapositiba-izenburuen karaktere-formatua erakutsi edo ezkutatzen du. Izenburuen karaktere-formatua aldatzeko, ireki Estiloak leihoa, egin klik eskuineko botoiarekin estiloan eta aukeratu Aldatu.

Ikonoa

Formatua jarri/kendu

Zuri-beltza

Diapositibak zuri-beltzean bakarrik erakusten ditu.

Ikonoa

Zuri-beltza

Diapositiba-aurkezpena

Diapositiba-aurkezpena abiarazten du.

Ikonoa

Diapositiba-aurkezpena