Diapositiba-aurkezpena

Aurkezpena exekutatzeko komandoak eta aukerak ditu.

Diapositiba-aurkezpena

Diapositiba-aurkezpena abiarazten du.

Diapositiba-aurkezpenaren ezarpenak

Diapositiba-aurkezpenaren ezarpenak definitzen ditu, aukera hauek barne: zein diapositibatik hasi, hurrengo diapositibara nola joan, aurkezpen mota eta erakuslearen aukerak.

Aurkezpen kronometratua

Diapositiba-aurkezpena beheko ezkerreko izkinan kronometroa duela hasten da.

Interakzioa

Diapositiba-aurkezpenean objektu batean klik egitean nola jokatzen duen zehazten du.

Animazio pertsonalizatua

Hautatutako objektuei efektuak esleitzen dizkie.

Diapositiba-trantsizioa

Diapositiba-aurkezpenean diapositibak bistaratzean erreproduzitzen den efektu berezia definitzen du.

Erakutsi/ezkutatu diapositiba

Hautatutako diapositiba ezkutatzen du, diapositiba-aurkezpenean ez bistaratzeko.

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatu bat definitzen du uneko aurkezpeneko diapositibez baliatuta. Diapositibak aukeratu ditzakezu hartzaileen beharretara egokitzeko. Nahi adina diapositiba-aurkezpen pertsonalizatu sor ditzakezu.