Aldatu

Dokumentuan objektuekin lan egiteko komandoak ditu.

Biratu

Hautatutako objektua biratzen du.

Irauli

Hautatutako objektua horizontalean edo bertikalean iraultzen du.

Bihurtu

Hautatutako objektua bihurtzeko aukerak.

Antolatu

Hautatutako objektuaren pilatze-ordena aldatzen du.

Lerrokatu (Objektuak)

Hautatutako objektuak besteekin lerrokatzen ditu.

Banaketa

Hautatutako hiru objektu edo gehiago uniformeki banatzen ditu ardatz horizontalean edo ardatz bertikalean. Objektuen arteko tartea ere uniformeki bana daiteke.

Izena jarri objektuari

Hautatutako objektuari izen bat esleitzen dio. Horrela, azkar aurki daiteke objektua Nabigatzailean.

Elkartu

Hautatutako objektuak elkartzen ditu. Horrela, objektu bakar gisa eraman daiteke.

Banandu

Hautatutako taldea objektu indibidualetan hausten du.

Sartu taldean

Hautatutako taldea irekitzen du. Horrela, objektu indibidualak edita daitezke. Hautatutako taldean talde habiaratuak badaude, komando hau azpitaldeetan errepika daiteke.

Irten taldetik

Taldetik irteten da. Horrela, taldeko objektu indibidualak ezin dira editatu

Konbinatu

Hautatutako bi objektu edo gehiago forma bakarrean konbinatzen ditu.Elkartutakoan ez bezala, konbinatutako objektuek pilatze-ordenako azpi-azpiko objektuaren propietateak hartzen dituzte. Konbinatutako objektuak banan ditzakezu, baina jatorrizko objektuaren propietateak galdu egingo dira.

Zatitu

Konbinatutako objektua objektu indibidualetan zatitzen du. Lortzen diren objektuek konbinatutako objektuaren marra- eta betetze-propietate berak dituzte.

Formak

Forma bat sortzen du hautatutako bi objektu edo gehiagotan oinarrituz.

Konektatu

Marra edo Bézier kurba sortzen du bi marra edo gehiago, Bézier kurbak edo beste objektu batzuk marrarekin konektatuz. Betegarria duten itxitako objektuak marra bihurtzen dira eta betegarria galtzen dute.

Hautsi

Konektatu komandoaren bidez lotutako marrak zatitzen ditu.