Formatua

Dokumentuaren diseinua eta edukia formateatzeko komandoak ditu.

Garbitu zuzeneko formatua

Zuzeneko formatua eta karaktere-estiloen araberako formatua kentzen du hautapenetik.

Karakterea

Hautatutako karaktereen letra-tipoa eta letra-tipoaren formatua aldatzen ditu.

Paragrafoa

Uneko paragrafoaren formatua aldatzen du, adibidez koskak eta lerrokatzea.

Buletak eta numerazioa

Uneko paragrafoan numerazioa edo buletak gehitzen ditu, eta numerazioari edo buletei formatua eman dakieke.

Orrialdea

Orrialdearen orientazioa, marjinak, atzeko planoa eta beste diseinu-aukera batzuk ezartzen ditu.

Aldatu Maiuskula/minuskula

Hautapeneko karaktereen maiuskulak/minuskulak aldatzen ditu. Kurtsorea hitz baten barruan kokatuta badago, eta testurik ez badago hautatuta, orduan hitza izango da hautapena.

Kokalekua eta tamaina

Hautatutako objektua tamainaz aldatu, kendu, biratu edo okertu egiten du.

Lerroa

Hautatutako marraren formatu-aukerak ezartzen ditu.

Area

Hautatutako marrazkiaren betetzeko propietateak ezartzen ditu.

Testua

Hautatutako marrazkian edo testuan diseinua eta ainguratze-propietateak ezartzen ditu.

Diapositiba-diseinua

Diapositiba-diseinua elkarrizketa-koadroa bistaratzen du. Hor uneko diapositibaren diseinu-eskema hauta dezakezu. Diapositiba-disinuko objektuak objektuen atzean txertatzen dira uneko diapositiban.

Diapositiba-diseinua

Diapositiba-diseinuak dituen azpimenu bat irekitzen du.

Elkartu

Hautatutako objektuak batera mantentzen dira. Horrela, objektu bakar gisa eraman edo formatea daitezke.