Txertatu

Menu horrek dokumentuan elementu berriak txertatzeko erabiltzen diren komandoak ditu, adibidez, grafikoak, objektuak, karaktere bereziak eta bestelako fitxategiak.

Bikoiztu diapositiba

Uneko diapositibaren kopia txertatzen du uneko diapositibaren ondoren.

Zabaldu diapositiba

Diapositiba berria sortzen du goiko maila bakoitzeko eskema-puntutik (eskema-hierarkiako titulu-testuaren azpiko testua) hautatutako diapositiban. Eskema-testua diapositiba berriaren titulu bihurtzen da. Jatorrizko diapositibako goiko mailaren azpiko eskema-puntuak maila bat igotzen dira diapositiba berrian.

Laburpen-diapositiba

Hautatutako diapositibaren atzetik datozen diapositiben tituluen zerrenda buletduna duen diapositiba berria sortzen du. Laburpen-diapositiba azken diapositibaren atzean txertatzen da.

Orrialde-zenbakia

Diapositiba- edo orrialde-zenbakia gehitzen du.

Data eta ordua

Data eta ordua eremu gisa gehitzen ditu.

Eremuak

Diapositiban txerta ditzakezun eremu arruntak zerrendatzen ditu.

Iruzkina

Iruzkin bat txertatzen du hautatutako testuaren inguruan edo kurtsorearen uneko kokapenean.

Karaktere berezia

Instalatutako letra-tipoetan aurkitutako ikurren barrutitik karaktereak txertatzen uzten dio erabiltzaileari.

Formatuaren marka

Azpimenu bat irekitzen du formatu-marka bereziak (zuriune zatiezinak, marratxo bigunak eta aukerako jauziak) txertatzeko.

Hiperesteka

Hiperestekak sortzeko eta editatzeko leihoa irekitzen da.

Irudi animatua

Animazio pertsonalizatua sortzen du uneko diapositiban. Animazioa sortzeko lehendik dauden objektuak bakarrik erabil ditzakezu.

Taula

Uneko diapositiba edo orrialdean taula berri abt txertatzen du.

Multimedia

Azpimenuak hainbat iturburu eskaintzen ditu irudiak, audioak edo bideoak txertatzeko.

Audioa edo bideoa

Audio- edo bideo-fitxategi bat txertatzen du zure dokumentuan.

Objektua

Kapsulatutako objektua txertatzen du zure dokumentuan, besteak beste formulak, 3D ereduak, diagramak eta OLE objektuak.

Diagrama

Diagrama bat txertatzen du.

Marko mugikorra

Uneko dokumentuan marko mugikor bat txertatzen du. HTML dokumentuetan marko mugikorrak beste fitxategi batzuetako edukia bistaratzeko erabiltzen dira.

Fitxategia

Fitxategia diapositiba aktiboan txertatzen du. LibreOffice Draw edo Impress fitxategiak edo HTML dokumentuetako edo testu-fitxategietako testua txerta dezakezu.

Goiburukoa eta orri-oina

Diapositiben eta diapositiba maisuen goiko eta beheko leku-marketako testua gehitu edo aldatzen du.