Bit-maparen irudiak bektore-grafikoak bihurtzea

Bektore-grafikoak tamainaz alda daitezke grafikoaren kalitatea galdu gabe. LibreOffice Draw eta Impressen, bit-maparen irudiak bektore-grafiko bihur ditzakezu.

  1. Hautatu bihurtu nahi duzun bit-maparen irudia.

  2. Egin ekintza hauetako bat:

    LibreOffice Draw aplikazioan, aukeratu Aldatu - Bihurtu - Poligono.

    LibreOffice Impressen, egin klik eskuineko botoiaz objektuan eta aukeratu Bihurtu - Poligono.

  3. Ezarri irudiarentzako bihurketa-aukerak eta sakatu Ados. Ikus Bihurtu poligono bihurketa-aukeren azalpena ikusteko.