Diapositiba-aurkezpen bat erakustea

Diapositiba-aurkezpen bat hasteko era bat baino gehiago daude. Diapositiba-aurkezpen bat exekutatzen ari denean, kontrola zureganatzeko teklak edo saguaren botoiak saka ditzakezu.

Lehenespenez, lehen diapositibarekin hasten da beti aurkezpena. Eskuz pasako dituzu diapositibak, azkenekora heldu arte. Ezarpen hauek alda ditzakezu.

Diapositiba-aurkezpena exekutatzea

Iradokizun-ikonoa

Diapositiba-aurkezpen guztiak uneko diapositibarekin hasi nahi badituzu, lehen diapositibarekin hasi ordez, aukeratu - LibreOffice Impress - Orokorra eta sakatu Beti uneko orrialdearekin.


Iradokizun-ikonoa

Diapositiba-aurkezpena amaierara heldu baino lehen amaitzeko, sakatu Ihes tekla.


Beste tekla asko ere badituzu erabilgarri diapositba-aurkezpenak kontrolatzeko. Gainera, eskuineko botoiarekin klik eginez gero, laster-menu bat irekiko da komando erabilgarriak eskainiz.

Diapositiba-aurkezpen automatiko bat erakustea (kiosko modua)

Automatikoki aldatzea nahi baduzu hurrengo diapositibara, diapositiba-trantsizio bat esleitu behar diozu diapositiba bakoitzari.

  1. Ireki Diapositiba-trantsizioa alboko barrako panela.

  2. Aldatu diapositiba arean, egin klik Automatikoki x segundo igarotakoan, eta hautatu denbora jakin bat.

  3. Egin klik Aplikatu diapositiba guztiei aukeran.

Iradokizun-ikonoa

Denbora desberdin bat eslei diezaiokezu diapositiba bakoitzari hurrengo diapositibara pasatzeko. Aurkezpen kronometratuak eginbidea erabil dezakezu denbora egokiak aukeratzen laguntzeko.


Lehen diapositibara joateko diapositiba guztiak erakutsi ondoren, diapositiba-aurkezpena automatikoki errepikatzeko konfiguratu behar duzu.

  1. Aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Diapositiba-aurkezpenaren ezarpenak.

  2. Motaren arean, egin klik Automatikoa aukeran, eta hautatu aurkezpenen arteko etena egiteko denbora-tarte bat.

Diapositiba-aurkezpena fitxategi batetik exekutatzea

LibreOffice komando-lerrotik abiaraz dezakezu, ondoren -show parametroa eta Impress fitxategi-izen bat zehaztuta. Adibidez, fitxategi-izena.odp fitxategia komando-lerrotik abiarazteko, idatzi komando hau:

soffice -show fitxategi-izena.odp

Hor suposatzen da soffice zure sistemako programaren bide-izenean dagoela, eta fitxategi-izena.odp uneko direktorioan dagoela.