Diapositiba inprimatzea orrialde-tamainari doitzeko

Inprimatzean diapositibaren tamaina murriztu dezakezu diapositiba inprimatutako orrialdeari doitzeko.

  1. Ireki inprimatu nahi duzun dokumentua.

  2. Ikuspegi normalean, aukeratu Diapositiba - Propietateak, eta egin klik Orrialdea fitxan.

  3. Diseinu-ezarpenak arean, hautatu Doitu objektua paper-formatuari kontrol-laukia.

  4. Paper-formatua arean, hautatu Formatua.

  5. Sakatu Ados. Diapositibari tamaina aldatzen zaio inprimatutako orrialdeari doitzeko, eta diapositibako objektuen kokaleku erlatiboak mantendu egiten dira.

Aurkezpenak inprimatzea