Beste aurkezpenetako diapositibak kopiatzea
Beste aurkezpen bateko diapositibak uneko aurkezpenean txerta ditzakezu. Diapositibak aurkezpenen artean kopiatu eta itsatsi ere egin ditzakezu.
Beste aurkezpen bateko diapositiba txertatzeko:
-
Ireki aurkezpena, eta aukeratu Ikusi - Normala.
-
Aukeratu Txertatu - Fitxategia.
-
Lokalizatu txertatu nahi duzun diapositiba duen aurkezpen-fitxategia eta sakatu Txertatu.
-
Egin klik aurkezpen-fitxategiaren ikonoaren ondoko plus ikurrean eta hautatu txertatu nahi duzun diapositiba.
-
Sakatu Ados.
Diapositibak aurkezpenen artean kopiatu eta itsasteko:
-
Ireki diapositibak kopiatu eta itsasteko erabili nahi dituzun aurkezpenak.
-
Kopiatu nahi duzun fitxategia duen aurkezpenean, aukeratu Ikusi - Diapositiba-sailkatzailea.
-
Hautatu diapositiba(k), eta aukeratu Editatu - Kopiatu.
-
Joan diapositiba itsatsi nahi duzun aurkezpenera eta aukeratu Ikusi - Normala.
-
Hautatu kopiatutako diapositibaren atzetik egotea nahi duzun diapositiba eta aukeratu Editatu - Itsatsi.