Fluxu-diagramak sortzea

Fluxu-diagrama sortzeko:

  1. Hautatu tresna bat Marrazkia barrako Fluxu-diagrama tresna-barratik.

  2. Arrastatu forma bat diapositiban.

  3. Forma gehiago gehitzeko, errepikatu azken urratsak.

  4. Ireki Marrazkia barrako Lotura-marrak tresna-barra eta hautatu lotura-marra bat.

  5. Pasa erakuslea formaren ertzaren gainetik lotura-guneak ager daitezen.

  6. Egin klik lotura-gunean, arrastatu beste forma bateko lotura-gunera eta askatu.

  7. Lotura-marra gehiago gehitzeko, errepikatu azken urratsak.

Orain oinarrizko eskema duzu fluxu-diagramarentzat.

Fluxu-diagramako formei testua gehitzeko

Egin ekintza hauetako bat:

Formari kolore-betegarria gehitzeko:

  1. Hautatu forma eta aukeratu Formatua - Area.

  2. Hautatu Kolorea eta egin klik zerrendako kolore batean.

Beste diapositiba batzuei deitzen dien gune interaktiboak gehitzeko:

Esleitu interakzioak diapositibako objektu batzuei.

  1. Hautatu objektua eta aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Interakzioa.

  2. Hautatu interakzio bat elkarrizketa-koadroan. Adibidez, hautatu hurrengo diapositibara joatea erabiltzaileak objektuan klik egitean.