Diapositiba maisuari diapositiba-diseinua aplikatzea

Aurkezpeneko diapositiba bakoitzak diapositiba maisu bat dauka. Orrialde maisu ere esaten zaio. Diapositiba maisuak zehazten du tituluaren eta eskemaren estiloa eta atzeko planoaren diseinua diapositiba maisu hori erabiltzen duten diapositiba guztientzat.

Diapositiba maisu berria aplikatzeko

  1. Hautatu Diapositiba - Diapositiba maisuaren diseinua.

  2. Egin klik Kargatu botoian.

  3. Kategoriak aukeran, hautatu diapositiba-diseinuaren kategoria.

  4. Txantiloiak aukeran, hautatu aplikatu nahi duzun diseinua duen txantiloia. Txantiloiaren aurrebista ikusteko, sakatu Gehiago, eta hautatu Aurrebista koadroa.

  5. Sakatu Ados.

  6. Egin ekintza hauetako bat:

Diapositibaren atzeko planoko betegarria aldatzea

Estiloak