Kurbak editatzea
Marra kurbatuaren segmentua bi datu-puntuz (amaiera-puntuak) eta bi kontrol-puntuz (heldulekuak) osatuta dago. Kontrol-marrak kontrol-puntua datu-puntuarekin konektatzen du. Kurbaren forma alda dezakezu. Horretarako, bihurtu datu-puntua beste forma bat, edo arrastatu kontrol-puntuak beste kokaleku batera.
Marraren propietateak ere alda ditzakezu. Horretarako, hautatu marra eta aukeratu Formatua - Marra.
Marra kurbatu baten datu-puntuak eta kontrol-puntuak ikusteko, hautatu marra eta egin klik Marrazkia barrako Puntuak ikonoan. Datu-puntuak laukien bidez eta kontrol-puntuak zirkuluen bidez irudikatzen dira. Kontrol-puntuak datu-puntua gainjar dezake.
Marra kurbatuaren segmentua doitzeko:
-
Hautatu marra kurbatua, eta egin klik Marrazkia barrako Puntuak ikonoan.
-
Egin ekintza hauetako bat:
-
Arrastatu datu-puntu bat marraren tamaina aldatzeko. Kontrol-puntuak datu-puntua gainjartzen badu, arrastatu kontrol-puntua datu-puntua ikusi arte, eta orduan, arrastatu datu-puntua.
-
Arrastatu kontrol-puntua. Kurba kontrol-puntua arrastatzen duzun norabidean okertzen da.
Marra kurbatua zatitzeko:
Hiru datu-puntu edo gehiago dituen marra kurbatua bakarrik zatitu dezakezu.
-
Hautatu marra kurbatua, eta egin klik Marrazkia barrako Puntuak ikonoan.
-
Hautatu datu-puntu bat, eta egin klik Editatu puntuak barrako Zatitu kurba ikonoan.
Forma itxia sortzeko:
-
Hautatu marra kurbatua, eta egin klik Marrazkia barrako Puntuak ikonoan.
-
Editatu puntuak barran, egin klik Itxi Bézier ikonoan.
Datu-puntua marra kurbatu bihurtzeko:
-
Hautatu marra kurbatua, eta egin klik Marrazkia barrako Puntuak ikonoan.
-
Egin klik bihurtu nahi duzun datu-puntuan, eta egin ekintza hauetako bat:
-
Datu-puntua puntu leun bihurtzeko, egin klik Editatu puntuak barrako Trantsizio leuna ikonoan.
-
Datu-puntua puntu simetriko bihurtzeko, egin klik Editatu puntuak barrako Trantsizio simetrikoa ikonoan.
-
Datu-puntua izkinako puntu bihurtzeko, egin klik Editatu puntuak barrako Izkinako puntuak ikonoan.
Datu-puntua gehitzeko:
-
Hautatu marra kurbatua, eta egin klik Marrazkia barrako Puntuak ikonoan.
-
Editatu puntuak barran, egin klik Txertatu puntuak ikonoan.
-
Egin klik puntua gehitu nahi duzun lekuan, eta arrastatu distantzia txikiz.
Datu-puntu batek ez badu kontrol-punturik, hautatu datu-puntua eta egin klik Editatu puntuak barrako Bihurtu kurba ikonoan.
Datu-puntuak ezabatzeko:
-
Hautatu marra kurbatua, eta egin klik Marrazkia barrako Puntuak ikonoan.
-
Egin klik ezabatu nahi duzun puntuan.
-
Editatu puntuak barran, egin klik Ezabatu puntuak ikonoan.