Marra- eta gezi-estiloak kargatzea

Estiloak erabili ditzakezu antzeko marra eta gezi motak antolatzeko. LibreOffice aplikazioak estilo-fitxategi estandar batzuk eskaintzen ditu. Horiek dokumentuan kargatu eta erabil ditzakezu. Nahi baduzu, estilo-fitxategiko elementuak gehitu edo ezaba ditzakezu, eta estilo-fitxategi pertsonalizatua ere sor dezakezu.

Marra-estiloen fitxategia kargatzeko:

  1. Aukeratu Formatua - Marra, eta egin klik Marra-estiloak fitxan.

  2. Egin klik Kargatu marra-estiloak botoian.

  3. Aurkitu kargatu nahi dituzun marra-estiloak dauzkan fitxategia eta, gero, sakatu Ados. Fitxategiak [fitxategi-izena].sod formatua dauka.

Marra-estiloen fitxategia gordetzeko, egin klik Gorde marra-estiloak botoian, idatzi fitxategi-izena eta sakatu Ados.

Gezi-estiloen fitxategia kargatzeko:

  1. Aukeratu Formatua - Marra, eta egin klik Gezi-estiloak fitxan.

  2. Egin klik Kargatu gezi-estiloak botoian.

  3. Aurkitu kargatu nahi dituzun gezi-estiloak dauzkan fitxategia eta, gero, sakatu Ados. Fitxategiak [filename].soe formatua dauka.

Gezi-estiloen fitxategia gordetzeko, egin klik Gorde gezi-estiloak botoian, idatzi fitxategi-izena eta sakatu Ados.

Formatua - Marra

Kolore, gradiente eta itzaleztaduren zerrendak kargatzea