Geruzei buruz

Geruzak LibreOffice Draw aplikazioan daude erabilgarri, eta ez LibreOffice Impressen. Geruzen bidez zerikusia duten elementuak orrialde batean bil ditzakezu. Pentsa ezazu geruzak ikuspegitik ezkutatu, inprimatzetik ezkutatu edo blokea ditzakezun laneko area indibidualak direla.

Geruzek ez dute zehazten orrialdeko objektuen pilatze-ordena, Kontrolak geruzarentzat izan ezik, hori beti beste geruzen aurrean baitago.

Orrialdeko objektuen pilatze-ordena objektuak gehitzen dituzun sekuentziak zehazten du. Pilatze-ordena berrantolatzeko, aukeratu Aldatu - Antolatu.

Objekturik ez duten geruzako areak gardenak dira.

LibreOffice Draw aplikazioak hiru geruza lehenetsi eskaintzen ditu:

Geruza lehenetsiak ezin dituzu ezabatu eta ezin diezu izena aldatu. Zure geruzak gehitzeko, aukeratu Txertatu - Geruza.

Diseinua geruza laneko area lehenetsia da. Diseinua geruzak zehazten du tituluaren, testuaren eta objektuen leku-marken kokalekua orrialdean.

Kontrolak geruza ekintza bat esleitu zaien baina inprimatu behar ez diren botoientzat erabil daiteke. Ezarri geruzaren propietateak ez inprimagarri gisa. Kontrolak geruzako objektuak beti beste geruzetako objektuan aurrean egoten dira.

Kota-lerroak geruzan, adibidez, kota-lerroak marrazten dituzu. Geruza Erakutsi eta Ezkutatu aukeren artean txandakatuz, lerro horiek erraz jarri eta ken daitezke.

Iradokizun-ikonoa

Geruza bat blokea dezakezu edukia babesteko, eta geruza eta haren edukia ezkuta ditzakezu ikuspegitik edo inprimatzetik kentzeko. Orrialde batean geruza berria gehitzean, geruza dokumentuko orrialde guztiei gehitzen zaie. Hala ere, geruza bati objektua gehitzean, uneko orrialdeari bakarrik gehitzen zaio. Objektua orrialde guztietan agertzea nahi baduzu, gehitu objektua diapositiba maisuari (Ikusi - Diapositiba maisua).