Geruzekin lan egitea

LibreOffice Draweko marrazkiek geruzak onartzen dituzte.

Geruzak hautatzea

Geruza bat hautatzeko, egin klik dagokion fitxan laneko arearen beheko arean.

Iradokizun-ikonoa

Geruzaren propietateak editatzeko, egin klik bikoitza geruzaren fitxan.


Geruzak ezkutatzea

  1. Hautatu geruza bat eta aukeratu Formatua - Geruza.

  2. Propietateak arean, garbitu Ikusgai kontrol-laukia.

  3. Sakatu Ados.

Geruzaren izenaren fitxan, izenaren testu-kolorea urdin bihurtuko da.

Iradokizun-ikonoa

Geruza bat ikusgai edo ikusezin bihurtzeko, geruza horren fitxan klik egin behar duzu Maius tekla sakatuta duzun bitartean.


Ezkutuko geruzak erakustea

  1. Hautatu ezkutuko geruza bat eta aukeratu Formatua - Geruza.

  2. Propietateak arean, hautatu Ikusgai kontrol-laukia.

  3. Sakatu Ados.

Geruzak blokeatzea

  1. Hautatu geruza bat eta aukeratu Formatua - Geruza.

  2. Propietateak arean, hautatu Blokeatuta kontrol-laukia.

  3. Sakatu Ados.

Blokeatutako geruzan ezin dituzu objektuak editatu.

Geruzak desblokeatzea

  1. Hautatu blokeatutako geruza bat eta aukeratu Formatua - Geruza.

  2. Propietateak arean, garbitu Blokeatuta kontrol-laukia.

  3. Sakatu Ados.

Geruzei buruz

Geruzak txertatzea

Objektuak beste geruza batera eramatea