Laster-teklak erabiltzea LibreOffice Impressen
Teklatua erabil dezakezu LibreOffice Impresseko komandoak eskuratzeko eta laneko arean nabigatzeko. LibreOffice Impressek LibreOffice Draw aplikazioko laster-tekla berdinak erabiltzen ditu marrazki-objektuak sortzeko.
Leku-markak hautatzea
LibreOffice Impresseko Diseinu automatikoek leku-markak erabiltzen dituzte diapositibako titulu, testu eta objektuentzat. Leku-marka bat hautatzeko, sakatu Ctrl+Enter. Hurrengo leku-markara joateko, sakatu berriro Ctrl+Enter.
Diapositibako azken leku-markara iritsitakoan Ctrl+Enter sakatzen baduzu, diapositiba berria txertatutako da uneko diapositibaren ondoren. Diapositiba berriak uneko diapositibaren diseinu bera erabiltzen du.
Diapositiba-aurkezpenean
Diapositiba-aurkezpen bati ekiteko, sakatu Ctrl+F2 edo F5.
Joan hurrengo diapositibara edo hurrengo animazio-efektura
Zuriune-barra
Joan hurrengo diapositibara objektuen animazio-efekturik erreproduzitu gabe
⌥Alt+PageDown
Itzuli aurreko diapositibara
⌥Alt+PageUp
Joan diapositiba jakin batera
Idatzi diapositibaren orrialde-zenbakia eta sakatu Sartu.
Gelditu diapositiba-aurkezpena
Esc edo -.
Diapositiba-sailkatzailea
Diapositiba-sailkatzailera joandakoan, sakatu Sartu fokua teklatutik laneko areara pasatzeko. Bestela, sakatu F6 laneko areara nabigatzeko, eta orduan, sakatu Sartu.
Diapositibak hautatzea eta desautatzea
Erabili gezi-teklak hautatu nahi duzun diapositibara nabigatzeko, eta sakatu Zuriune-barra. Hautapenari gehitzeko, erabili gezi-teklak gehitu nahi duzun diapositibara nabigatzeko, eta sakatu berriro Zuriune-barra. Diapositiba bat desautatzeko, nabigatu diapositibara eta sakatu Zuriune-barra.
Diapositibak kopiatzea:
-
Erabili gezi-teklak kopiatu nahi duzun diapositibara nabigatzeko eta sakatu Ctrl+C.
-
Joan kopiatutako diapositiba itsatsi nahi duzun lekura eta sakatu Ctrl+V.
Diapositibak lekuz aldatzea:
-
Erabili gezi-teklak lekuz aldatu nahi duzun diapositibara nabigatzeko eta sakatu Ctrl+X.
-
Joan lekuz aldatu nahi duzun lekura eta sakatu Ctrl+V.
-
Hautatu uneko diapositibaren aurretik edo ondoren, eta sakatu Ados.