HTML orrialdeak aurkezpenetara inportatzea

Edozein testu-fitxategi, HTML dokumentuetako testua barne, inporta dezakezu diapositibetara.

Fitxategiko testua diapositiban txertatzeko:

  1. Testua txertatu nahi duzun diapositiban, aukeratu Txertatu - Fitxategia.

  2. Hautatu "Testua" edo "HTML dokumentua" Fitxategi mota gisa.

  3. Lokalizatu gehitu nahi duzun testua duen fitxategia eta sakatu Txertatu.

Testu-fitxategiak diapositiba batean txerta daitekeen baino testu gehiago badu, testua hainbat diapositibatan banatu dezakezu.

  1. Egin klik bikoitza txertatutako testuan edizio modua sartzeko.

  2. Hautatu diapositibaten area ikusgaiaren azpian dagoen testua eta sakatu +X.

  3. Aukeratu Diapositiba - Orrialde/diapositiba berria, eta sakatu +V.

  4. Errepikatu 1etik 3rako urratsak testu osoa diapositiban sartu arte.

Aurkezpena HTML formatuan gordetzea