Kolatze-puntuak erabilita

Impress eta Draw aplikazioetan, bi forma lotu daitezke konektore deritzen marren bidez. Formen arteko konektore bat marrazten denean, konektorea forma bakoitzaren kolatze-puntu bati erantsiko zaio. Forma bakoitzak zenbait kolatze-puntu lehenetsi ditu, eta puntu lehenetsi horien kokapena forma motaren araberakoa da. Kolatze-puntu pertsonalizatuak ere gehitu daitezke, eta konektoreak kolatze-puntu pertsonalizatuei erantsi.

Kolatze-puntuak gehitu eta editatzeko

  1. Egin honako prozeduretako bat elementu guztiek lehendik dituzten kolatzen-puntuak bistan jartzeko:

  2. Egin klik 'Kolatze-puntuak' tresna-barrako Txertatu kolatze-puntua ikonoan.

  3. Hautatu, diapositiban, kolatze-puntua gehitu nahi diozun elementua.

  4. Egin klik kolatze-puntu berria gehitu nahi duzun formaren barruan.

    Forma beteta badago, formaren barruko edozein lekutan klik egin dezakezu. Forma bete gabe badago, ertzean klik egin dezakezu kolatze-puntu bat txertatzeko. Txertatu ondoren, kolatze-puntua formaren barruko beste kokagune batera arrasta dezakezu.

Txertatu kolatze-puntua ikonoaren alboko lau ikonoen bidez, kolatze-puntu honetan lotura-marra batek izan ditzakeen noranzkoak hauta ditzakezu. Kolatze-puntu batetik noranzko bat edo gehiago izan ditzake.

Kolatze-puntuaren kokagune erlatiboa ikonoa aktibatuta badago, kolatze-puntua mugitu egingo da objektuaren tamaina aldatzen duzunean, objektuaren ertzekiko duen kokagunea mantentzeko.

Kolatze-puntuaren kokagune erlatiboa ikonoa aktibo ez badago, haren alboko ikonoak ez dira grisez bistaratuko. Ikono horien bidez, objektuaren tamaina aldatzen denean kolatze-puntua non kokatuko den hauta dezakezu.