Diapositibaren atzeko planoko betegarria aldatzea

Dokumentuko uneko diapositibaren edo diapositiba guztien atzeko planoko kolorea edo betegarria alda dezakezu. Atzeko planoko betegarriarentzat, itzaleztadura, gradientea edo bit-maparen irudia erabil dezakezu.

Diapositiba guztien atzeko planoko betegarria aldatu nahi baduzu, aukeratu Ikusi - Diapositiba maisua. Diapositiba bakar baten atzeko planoko betegarria aldatzeko, aukeratu Ikusi - Normala.

Diapositibaren atzeko planoan kolorea, gradientea edo itzaleztaduraren eredua erabiltzeko

  1. Aukeratu Diapositiba - Propietatetak, eta egin klik Atzeko planoa fitxan.

  2. Bete arean, egin ekintza hauetako bat:

    Hautatu Kolorea eta egin klik zerrendako kolore batean.

    Hautatu Gradientea eta egin klik zerrendako grandiente-estilo batean.

    Hautatu Itzaleztadura eta egin klik zerrendako itzaleztadura-estilo batean.

  3. Sakatu Ados.

Diapositibaren atzeko planoan irudia erabiltzeko

Irudi osoa bistara dezakezu diapositibaren atzeko plano gisa, edo irudia lauza moduan jar dezakezu eredudun atzeko planoa sortzeko.

  1. Aukeratu Diapositiba - Propietatetak, eta egin klik Atzeko planoa fitxan.

  2. Bete arean, hautatu Bit-mapa, eta egin klik zerrendako irudi batean.

    Ohar-ikonoa

    Diapositibaren atzeko planoan irudi pertsonalizatua erabili nahi baduzu, itxi Orrialde-ezarpena elkarrizketa-koadroa eta aukeratu Formatua - Area. Egin klik Bit-mapak fitxan, eta ondoren, sakatu Inportatu. Lokalizatu inportatu nahi duzun irudia eta sakatu Ireki. Atzeko planoa fitxara itzultzean, inportatutako irudia Bit-mapa zerrendan egongo da.


  3. Egin ekintza hauetako bat:

    Irudia osoa atzeko plano gisa bistaratzeko, garbitu Kokalekua areako Lauza kontrol-laukia, eta hautatu Doitu automatikoki.

    Irudia lauza moduan jartzeko atzeko planoan, hautatu Lauza, eta zehaztu irudiaren Tamaina, Kokalekua eta Desplazamendua.

  4. Sakatu Ados.

Aldaketa hori uneko aurkezpen-dokumenturako baino ez da baliozkoa.

Diapositiba maisu berria txantiloi gisa gordetzeko

  1. Aukeratu Ikusi - Diapositiba maisua diapositiba maisua aldatzeko.

  2. Aukeratu Diapositiba - Propietateak diapositibaren atzeko planoa aldatzeko, edo aukeratu beste formatu-komando batzuk. Gehitu diapositiba guztietan ikusgai egongo diren objektuak.

  3. Aukeratu Ikusi - Normala ikuspegi maisua ixteko.

  4. Aukeratu Fitxategia - Txantiloiak - Gorde txantiloi gisa dokumentua txantiloi gisa gordetzeko.

  5. Idatzi txantiloiaren izena. Ez aldatu kategoria "Txantiloiak" karpetan. Sakatu Ados.

Orain 'Txantiloiak' leihoa erabil dezakezu txantiloi berrian oinarritutako aurkezpen berria irekitzeko.