Diapositiba-trantsizioak animatzea

Diapositiba bat bistaratzean erreproduzitzen den efektu berezia aplika dezakezu.

Diapositiba bati trantsizio-efektua aplikatzeko

  1. Ikuspegi normalean, hautatu trantsizio-efektua gehitu nahi diozun diapositiba.

  2. Atazak panelean, sakatu Diapositiba-trantsizioa.

  3. Hautatu diapositiba-trantsizio bat zerrendan.

Trantsizio-efektuaren aurrebista dokumentuaren leihoan ikus dezakezu.

Ohar-ikonoa

Diapositiba-panelean, ikono bat ageri da trantsizioak dituzten diapositiben aurrebisten alboan. Diapositiba-aurkezpena aurkezle-kontsolaren bidez aurkezten denean, ikonoak adierazten du hurrengo diapositibak trantsizio bat duela.


Trantsizio-efektu bera diapositiba bati baino gehiagori aplikatzeko

  1. Diapositiba-sailkatzailea ikuspegian, hautatu trantsizio-efektuak gehitu nahi dizkiezun diapositibak.

    Nahi baduzu, Zooma tresna-barra Ikonoa erabil dezakezu diapositiben ikuspegi-lupa aldatzeko.

  2. Atazak panelean, sakatu Diapositiba-trantsizioa.

  3. Hautatu diapositiba-trantsizio bat zerrendan.

Diapositiba baten trantsizio-efektuaren aurrebista ikusteko, egin klik diapositibaren azpiko ikono txikian Diapositiben panelean.

Trantsizio-efektua kentzeko

  1. Diapositiba-sailkatzailea ikuspegian, hautatu trantsizio-efektuak kendu nahi dizkiezun diapositibak.

  2. Aukeratu Trantsiziorik ez Atazak paneleko zerrenda-koadroan.