2D objektuak kurba, poligono eta 3D objektu bihurtzea

Bi dimentsioko (2D) objektuak bihur ditzakezu forma ezberdinak sortzeko. LibreOffice aplikazioak 2D objektuak objektu mota hauek bihur ditzake:

3D objektuen bi mota

Objektu bat forma kurbatu bihurtzeko:

  1. Hautatu 2D objektu bat diapositiban edo orrialdean.

  2. Egin klik eskuineko botoiaz objektuan eta aukeratu Bihurtu - Kurba.

Objektuaren forma aldatzeko, sakatu Puntuak ikonoaIkonoa Marrazkia tresna-barran, eta arrastatu objektuaren heldulekuak. Helduleku baten kontrol-puntuak ere arrastatu daitezke kurbaren forma aldatzeko.

2D objektu bat poligono bihurtzeko:

  1. Hautatu 2D objektu bat diapositiban edo orrialdean.

  2. Egin klik eskuineko botoiaz objektuan eta aukeratu Bihurtu - Poligonoa.

Objektuaren forma aldatzeko, sakatu Puntuak ikonoaIkonoa Marrazkia tresna-barran, eta arrastatu objektuaren heldulekuak.

2D objektu bat 3D objektu bihurtzeko:

  1. Hautatu 2D objektu bat diapositiban edo orrialdean.

  2. Sakatu Estrusioa aktibatuta/desaktibatuta ikonoaIkonoa Marrazkia barran, edo egin eskuineko klik objektuan eta aukeratu Bihurtu - 3D.

3D objektuaren propietateak editatzeko, erabili Marra eta betetzea tresna-barra eta 3D ezarpenak tresna-barra.

Iradokizun-ikonoa

Testu-objektu bat 3D bertsiora bihurtzeko, erabili Fontwork ikonoaIkonoa Marrazkia tresna-barran.


2D objektu bat 3D biraketa-objektu bihurtzeko:

3D biraketa-objektua sortzeko hautatutako objektua bere ardatz bertikalaren inguruan biratzen da.

  1. Hautatu 2D objektu bat diapositiban edo orrialdean.

  2. Egin klik eskuineko botoiaz objektuan eta aukeratu Bihurtu - 3D biraketa-objektua.

3D objektuaren propietateak editatzeko, erabili Marra eta betetzea tresna-barra eta 3D ezarpenak tresna-barra.

Iradokizun-ikonoa

2D objektua bihurtu aurretik biratu dezakezu forma konplexuagoa sortzeko.