3D objektuak

3D objektuak tresna-barra irekitzen du. Objektuak hiru dimentsiokoak dira: sakonera, argiztapena eta islada dute. Txertatutako objektu bakoitzak 3D eszena bat sortzen du hasieran. F3 sakatu daiteke eszenan sartzeko. 3D objektu horietan, '3D efektuak' elkarrizketa-koadroa ireki daiteke beren propietateak editatzeko.

Ikonoa

3D objektuak

Iradokizun-ikonoa

3D objektua bere hiru ardatzetako baten inguruan biratzeko, egin klik objektua hautatzeko, eta ondoren, egin klik berriro biratze-heldulekuak bistaratzeko. Arrastatu helduleku bat objektua biratzea nahi duzun norabidean.


Kuboa

Kubo betea marrazten du diapositiban arrastatzen duzun lekuan. 3D laukizuzena marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Kuboa

Esfera

Esfera betea marrazten du diapositiban arrastatzen duzun lekuan. Esferoidea marrazteko, sakatuta eduki Maius tekla arrastatzen duzun bitartean.

Ikonoa

Esfera

Zilindroa

Zirkuluan oinarritutako zilindroa marrazten du diapositiban arrastatzen duzun lekuan. Obalean oinarritutako zilindroa marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Zilindroa

Konoa

Zirkuluan oinarritutako konoa marrazten du diapositiban arrastatzen duzun lekuan. Obalean oinarritutako konoa marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Konoa

Piramidea

Oinarri karratua duen piramidea marrazten du diapositiban arrastatzen duzun lekuan. Oinarri angeluzuzena duen piramidea marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzean. Piramidearen oinarriarentzat beste poligono bat definitzeko, ireki 3D efektuak elkarrizketa-koadroa eta egin klik Geometria fitxan. Segmentuak arean, sartu poligonoaren alde kopurua Horizontala izeneko koadroan eta egin klik kontrol-marka berdean.

Ikonoa

Piramidea

Torua

Zirkuluan oinarritutako eraztun-formako objektua marrazten du diapositiban arrastatzen duzun lekuan. Obalean oinarritutako torua marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Torua

Maskorra

Zirkuluan oinarritutako gopor-formako objektua marrazten du diapositiban arrastatzen duzun lekuan. Obalean oinarritutako maskorra marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Maskorra

Esferaerdia

Esfera baten erdia marrazten du diapositiban arrastatzen duzun lekuan. Esferoide baten erdia marrazteko, sakatuta eduki Maius tekla arrastatzen duzun bitartean.

Ikonoa

Esferaerdia

3D objektuak biltzea