Formak

Forma bat sortzen du hautatutako bi objektu edo gehiagotan oinarrituz.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Aldatu - Formak(LibreOffice Drawen bakarrik)

Hautatu bi objektu edo gehiago, ireki laster-menua eta aukeratu Formak.


Sortutako formek pilatze-ordenan azpi-azpian dagoen objektuaren propietateak hartzen dituzte.

Batu

Hautatutako objektuen area hautapeneko azpi-azpiko objektuaren areari gehitzen dio. Komando hori gainjarritako objektuekin erabiltzea komeni da.

Kendu

Hautatutako objektuen area kentzen du azpi-azpiko objektuaren areatik.

Ebaki

Forma sortzen du hautatutako objektuen gainjarritako arean oinarrituta.