Definitu diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua sortzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua eta sakatu Berria.


Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua sortzea

Hautatu diapositiba bat eta egin klik >> edo << botoian diapositiba zerrendan gehitzeko edo handik kentzeko.

Lehendik dagoen diapositiba bat gehitzen du Hautatutako diapositibak zerrendaren amaierara. Lehendik dauden diapositibak zerrendako diapositiba bat hautatu behar duzu botoi hau erabili ahal izan baino lehen.

Diapositibak kentzen ditu Hautatutako diapositibak zerrendatik. Hautatutako diapositibak zerrendako diapositiba bat hautatu behar duzu botoi hau erabili ahal izan baino lehen.

Izena

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuaren izena bistaratzen du. Nahi izanez gero, beste izen bat sar dezakezu.

Lehendik dauden diapositibak

Diapositiba guztiak uneko dokumentuan agertzen diren ordenan zerrendatzen ditu.

Hautatutako diapositibak

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuko diapositiba guztiak zerrendatzen ditu. Nahi baduzu, zerrendaren ordena alda dezakezu. Horretarako, arrastatu diapositibak gora edo behera.