Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatu bat definitzen du uneko aurkezpeneko diapositibez baliatuta. Diapositibak aukeratu ditzakezu hartzaileen beharretara egokitzeko. Nahi adina diapositiba-aurkezpen pertsonalizatu sor ditzakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua


Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua sortzea

Aurkezpenaren izena

Erabil daitezkeen diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuak zerrendatzen ditu.

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua sortzeko, sakatu Berria.

Erabili diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua

Hautatutako diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua exekutatzen du Hasi sakatzean. Bestela, aurkezpen osoa erakusten du.

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua exekutatzeko:

  1. Egin klik zerrendako aurkezpenean eta hautatu Erabili diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua.

  2. Sakatu Hasi.

Berria

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua sortzen du.

Editatu

Gehitu, kendu edo berrordenatu diapositibak, eta aldatu hautatutako diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuaren izena.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu, berrespenik eskatu gabe.

Kopiatu

Hautatutako diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuaren kopia bat sortzen du. Aurkezpenaren izena alda dezakezu Editatu sakatuz.

Hasi

Diapositiba-aurkezpena exekutatzen du. Ziurtatu Erabili diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua hautatuta dagoela aurkezpen pertsonalizatu bat exekutatu nahi baduzu.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa itxi, eta aldaketa guztiak gordetzen ditu.