Diapositiba-aurkezpenaren ezarpenak

Diapositiba-aurkezpenaren ezarpenak definitzen ditu, aukera hauek barne: zein diapositibatik hasi, hurrengo diapositibara nola joan, aurkezpen mota eta erakuslearen aukerak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Diapositiba-aurkezpenaren ezarpenak


Barrutia

Diapositiba-aurkezpenan zein diapositiba sartu behar diren zehazten du.

Diapositiba guztiak

Diapositiba guztiak sartzen ditu diapositiba-aurkezpenean.

Hemendik aurrera:

Sartu hasierako diapositibaren zenbakia.

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua exekutatzen du Diapositiba-aurkezpena - Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua aukeran zehaztutako ordenan.

Aurkezpen modua

Hautatu diapositiba-aurkezpenaren mota.

Pantaila osoa

Pantaila osoko diapositiba erakusten da.

Leiho batean

Diapositiba aurkezpena LibreOffice programaren leihoan exekutatzen da.

Begizta eta errepikapena honen ondoren:

Diapositiba-aurkezpena berrabiarazten du zuk zehaztutako pausa-tartearen ondoren. Pausa-diapositiba bistaratzen da azken diapositibaren eta hasierako diapositibaren artean. Sakatu Ihes tekla aurkezpena gelditzeko.

Pausaren iraupena

Sartu diapositiba-aurkezpena errepikatu aurretik pausak zenbat iraun behar duen. Zero sartzen baduzu, aurkezpena berehala berrabiaraziko da, pausa-diapositiba erakutsi gabe.

Erakutsi logotipoa

LibreOffice logotipoa bistaratzen du pausa-diapositiban. Logotipoa ezin da trukatu.

Aukerak

Diapositibak eskuz aldatu

Diapositibak ez dira automatikoki aldatuko lauki hori hautatuta dagoenean.

Saguaren erakuslea ikusgai

Saguaren erakuslea erakusten du diapositiba-aurkezpenean.

Saguaren erakuslea arkatz gisa

Saguaren erakuslea arkatz bihurtzen du, eta hori diapositibetan marrazteko erabil dezakezu aurkepenean.

Ohar-ikonoa

Arkatzez idazten duzun edozer zure diapositibetan agertuko da aurkezpenetik irteten zarenean. Arkatzaren propietateak alda ditzakezu exekutatzen ari den diapositiba-aurkezpeneko laster-menuko Arkatzaren zabalera edo Aldatu arkatzaren kolorea komandoa aukeratuz.


Onartu animazioak

Animatutako GIF fitxategien marko guztiak bistaratzen ditu diapositiba-aurkezpenean. Aukera hori hautatzen ez bada, animatutako GIF fitxategiaren lehen markoa bakarrik bistaratuko da.

Aldatu diapositibak atzeko planoan klik egitean

Hurrengo diapositibara joaten da diapositibaren atzeko planoan klik egitean.

Aurkezpena beti gainean

LibreOffice leihoa gainean egongo da aurkezpenean. Beste programek ez dute leihorik bistaratuko aurkezpenaren aurrean.

Hainbat bistaratze-gailu

Modu lehenetsian, pantaila edo bistaratze-gailu nagusia erabiliko da diapositiba-aurkezpenaren moduan. Uneko mahaigaina gailu batean baino gehiagotan bistaratzen bada, diapositiba-aurkezpenaren pantaila osoko modurako zein gailu erabili behar den hauta dezakezu. Uneko mahaigaina gailu bakarrean badago edo uneko sistemak hainbat gailuren eginbidea onartzen ez badu, ezin duzu beste bistaratze-gailu bat hautatu.

Aurkezpen-bistaratzea

Hautatu bistaratze-gailu bat diapositiba-aurkezpenaren pantaila osoko modua erabiltzeko.

Leiho bat gailu erabilgarri guztietara zabaltzea onartzen badu sistemak, "Pantaila guztiak" aukera hauta dezakezu. Kasu horretan, aurkezpena gailu erabilgarri guztietan erakutsiko da.

Ohar-ikonoa

Ezarpen hori erabiltzailearen konfigurazioan gordetzen da eta ez dokumentuan.