Diapositiba-trantsizioa
Diapositiba-aurkezpenean diapositibak bistaratzean erreproduzitzen den efektu berezia definitzen du.
Trantsizio-efektu bera diapositiba bati baino gehiagori aplikatzeko, joan Diapositiba-sailkatzailea aukerara, hautatu diapositibak eta aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Diapositiba-trantsizioa.
Diapositiba-trantsizioa
Hautatu zein diapositiba-trantsizio erabili nahi duzun hautatutako diapositibetan.
Aldaera
Hautatu trantsizioaren aldaera bat. Zerrenda hau zenbait trantsiziotarako soilik dago erabilgarri.
Iraupena
Diapositiba-trantsizioaren iraupena ezartzen du.
Soinua
Diapositiba-trantsizioan erreproduzitu daitezkeen soinuak zerrendatzen ditu.
Begizta hurrengo soinura arte
Hautatu soinua behin eta berriro erreproduzitzea beste soinu bat hasi arte.
Aldatu diapositiba
Hurrengo diapositiba nola eskuratu zehazten du.
Saguarekin klik egitean
Hautatu hurrengo diapositibara klik eginez joatea.
Automatikoki x segundo igarotakoan
Hautatu hurrengo diapositibara segundo kopuru bat igarotakoan joatea. Sartu segundo kopurua biratze-botoian.
Aplikatu trantsizioa diapositiba guztiei
Hautatutako diapositiba-trantsizioa uneko aurkezpen-dokumentuko diapositiba guztiei aplikatzen die.
Erreproduzitu
Uneko diapositiba-trantsizioa aurrebista gisa erakusten du.
Aurrebista automatikoa
Hautatu diapositiba-trantsitzioa automatikoki ikustea dokumentuan.