Antolatu

Hautatutako objektuaren pilatze-ordena aldatzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Antolatu (LibreOffice Writer, LibreOffice Calc)

Ireki laster-menua - aukeratu Antolatu (LibreOffice Impress, LibreOffice Draw)

Aukeratu Aldatu - Antolatu (LibreOffice Draw)

Ikonoa

Antolatu


Azpimarratutako objektuak hautatzea

Ekarri aurrera

Hautatutako objektua pilaketa-ordenaren goialdera eramaten du. Horrela, beste objektuen aurretik egongo da.

Ekarri aurrerago

Hautatutako objektua maila bat gora igotzen du. Horrela, pilaketa-ordenaren goialdetik gertuago egongo da.

Eraman atzerago

Hautatutako objektua maila bat behera jaisten du. Horrela, pilaketa-ordenaren behealdetik gertuago egongo da.

Eraman atzera

Hautatutako objektua pilaketa-ordenaren behealdera eramaten du. Horrela, beste objektuen atzetik egongo da.

Objektuaren aurrean

Hautatutako objektua zuk zehaztutako objektuaren aurrean jarrita pilatze-ordena aldatzen du. Hautatutako objektuak pantailan duen kokalekua ez da aldatzen.

Objektuaren atzean

Hautatutako objektua zuk zehaztutako objektuaren atzean jarrita pilatze-ordena aldatzen du. Hautatutako objektuak pantailan duen kokalekua ez da aldatzen.

Alderantzikatu

Hautatutako objektuen pilatze-ordena alderantzikatzen du.