Zabaldu diapositiba

Diapositiba berria sortzen du goiko maila bakoitzeko eskema-puntutik (eskema-hierarkiako titulu-testuaren azpiko testua) hautatutako diapositiban. Eskema-testua diapositiba berriaren titulu bihurtzen da. Jatorrizko diapositibako goiko mailaren azpiko eskema-puntuak maila bat igotzen dira diapositiba berrian.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Zabaldu diapositiba


Zabaldu diapositiba komandoa bakarrik erabil dezakezu diapositiba-diseinuak titulu-objektua eta eskema-objektua baditu.

Jatorrizko diapositiba gorde nahi baduzu, aukeratu Editatu - Desegin.