Txertatu fitxategia

Fitxategia diapositiba aktiboan txertatzen du. LibreOffice Draw edo Impress fitxategiak edo HTML dokumentuetako edo testu-fitxategietako testua txerta dezakezu. Interneteko konexio aktiboa baduzu, web orri bateko testua ere txerta dezakezu. Horretarako, idatzi haren URLa Fitxategi-izena koadroan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Fitxategia

Txertatu tresna-barran, sakatu

Icon

Fitxategia


LibreOffice Draw edo Impress fitxategietako diapositiba edo objektu jakinak bakarrik txertatzea ere aukeratu dezakezu.